Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Euskara

Brasildik euskaltegira

Urretxu eta Zumarraga
2018/11/30
Otamotz
Brito-Menezes familiako kide guztiak ez dira oraindik Ahobizi izateko gai, baina mundu guztia aho zabalik uzteko ahalmena dute:?brasildarrak dira eta familiako sei kideak euskara ikasten ari dira. Werner eta Rosiane gurasoak eta bi seme-alaba zaharrenak (Valeria eta Wesley) euskaltegira joaten dira eta seme gazteena (Joao Pedro) eta biloba (Isadora) ikastolara. Valeria, 5 urteko Isadora txikiaren ama, duela hiru urte etorri zen Euskal Herrira, Azpeitian bizi diren osaba-izeba batzuen etxera. Bertan euskaraz hitz egiten zutela konturatu bezain laster, euskaltegian izena eman zuen. Egun Zumarragan bizi da. Bere gurasoak eta bi anaiak duela bi hilabete heldu ziren bertara eta berehala euskaltegira bidali zituen. Valeriak ez zuen euskararen berri, Azpeitira etorri zen arte. «Erraz moldatuko nintzela uste nuen, gaztelera portugesaren antzekoa baita. Inork ez zidan esan hemen euskara hitz egiten zela. Heldu nintzenean, ez nion inori ezer ulertzen. Gaztelera nik uste baino zailagoa da, pentsatu nuen. Euskaraz ari zirela esan zidatenean, euskaltegian izena ematea erabaki nuen. Denek euskaraz egiten zutenez, euskara ikastea lana lortzeko garrantzitsua zela pentsatu nuen. Gainera, Azpeitian ia denek euskaraz egiten dute eta hemen bizi nahi badut zuen hizkuntza ikasi beharra dut». Gurasoek etortzeko asmoa zutela esan ziotenean, euskara ikasi beharra zutela esan zien. Bere aita Brasilen bertan hasi zen euskara ikasten, Internet bidez. Duela bi hilabete heldu ziren eta berehala Urretxu eta Zumarragako udal euskaltegian izena eman zuten. «Badakite euskara ikastea oso garrantzitsua dela lana lortzeko eta komunikatzeko eta, gainera, kultura guztiak errespetatzearen aldekoak dira», esan du Valeriak. Euskal Herriko bizimodua asko gustatzen zaie. «Gehien gustatzen zaiguna kaleetako segurtasuna eta lasaitasuna da. Gure herrialdea ere oso polita da, baina ezin gara kalera lasai atera. Segurtasunarekin eta lasaitasunarekin dena askoz ere errazagoa da:?lagunak egitea, bizi kalitatea izatea… Hori bai, han beroa egiten du eta hemen hotz handia egiten duela iruditzen zaigu. Gainera, Zumarragan elur asko egiten du». Euskal Herriko osasun eta hezkuntza sistema miresgarriak iruditzen zaizkio. «Denok elkarrekin gaude eta ikasteko aukera dut. Erizain laguntzaile izateko ikasten ari naiz, Urretxuko Joxe Mari Iparragirre institutuan. Gure herrialdean ez ditugu hemen ditugun aukerak: osasun sistema publiko indartsua, hezkuntza… Han diru asko behar da edozein titulu lortzeko. Nire gurasoentzat ere oso garrantzitsuak dira Euskal Herriak eskaini dizkigun segurtasuna eta aukerak. Herrialde honetan oso ondo hartu dituztela sentitzen dute». Hala, primeran egokitu dira. Gurasoei musika gustatzen zaie eta Urretxu-Zumarragako Goiargi abesbatzan izena eman dute. Valeriak ez du denbora libre asko, baina ahal duen guztietan Azpeitira joaten da. Izan ere, mutil-laguna bertakoa du eta lagunak ere baditu. Mendira joatea ere gustatzen zaie. «Lehengoan Santa Barbaran egon ginen eta argazki batzuk atera genituen. Oraindik ez ditut inguru honetako mendiak oso ondo ezagutzen. Azpeitia ingurukoak hobeto ezagutzen ditut», aipatu du. Joao Pedrori eskola kirola gustatu zaio bereziki. Izan ere, Brasilen ez zuen hainbeste kirol probatzeko aukerarik. Beraiek oso gustura daude Euskal Herrian eta urretxuar eta zumarragarrak ere oso gustura daude beraiekin. Goiargi abesbatzakoak, adibidez. «Gustura hartu ditugu. Gainera, gizonezkoen faltan gaude. Oraindik egokitzen ari dira, baina bidean daude», aipatu du Mikel Lizarraldek. Brasildarrak egiten ari diren ahalegina txalotzekoa dela dio. «Bi brasildar etorri behar zirela esan zigutenean harritu egin ginen, baina oso polita da. Gure laguntza osoa dute. Beraien etorrerak taldean elkartasuna piztu du. Wernerrek grabazioak eskatu dizkigu, etxean ikasteko. Beste batek, beharbada, ez luke halako interesik azalduko». Urretxu eta Zumarragako Udal Euskaltegian ere hitz onak besterik ez dituzte brasildarrentzat. «Egunero etortzen dira, txintxo-txintxo. Ikasteko eta laguntzeko gogo handia dute. Aitak informatika ezagupenak ditu eta nire lagun baten ordenagailua konpondu zuen. Bota egin behar zuen, Wernerrek garbitu egin zuen eta orain primeran dabil», esan du Miren Iturriotz irakasleak. Urretxuar honek 34 urte daramatza euskara eskolak ematen. Gizartea asko aldatu da azken hiru hamarkada hauetan. «Nork esango zidan niri gure ikasleetako asko etorkinak izan behar zirela! Egia esan, goso esker onekoa da etorkinei eskolak ematea. Titulua atera behar dutenekin lan egitea askoz ere gogorragoa da. Izan ere, eskolak mekanikoagoak dira eta tentsioa askoz ere handiagoa da». Iturriotzek Brasilgo, Pakistango, Dominikar Errepublikako eta Ekuatore Gineako ikasleak ditu, besteak beste. Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusia dirudi. Eta hala jarrai dezala… Izan ere, etorkinek euskara ikastea eta hitz egitea ezinbestekoa da. Euskarak etorkinen konpromisoa behar du eta etorkinek gizarte honetan integratzeko euskara beharrezkoa dutela sentitu behar dute.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Iñaki Kerejeta realzale urretxuarra omenduko du ostiralean

2025/06/18
Urretxu eta Zumarraga
2

Julia Fernandez Calleja zumarragarrak 102 urte bete ditu

2025/06/16
Zumarraga
3

Auzokoak eta Oleta elkarteek irakurriko dute Zumarragako jaietako pregoia

2025/06/15
Zumarraga
4

Urretxuko Mixtura psikoterapia zentroan ate irekien jardunaldia egingo dute ostiralean

2025/06/17
Urretxu
5

Zumarragako jaietako egitaraua

2025/06/17
Zumarraga
6

Larunbatean Zumarragako herri olinpiadako finalerdia jokatuko dute

2025/06/19
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT