Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kirola

Urretxun ziklo-krosari chico-kros deitzen zaio

Urretxu eta Zumarraga
2019/01/18
Otamotz

Urretxun ziklo-kros zaletasun handia egon da beti. Egun, Chico-Izagirre sendia da horren erakusgarri nagusia. Aita mekanikaria eta prestatzailea da eta bi semeek lasterketetan parte hartzen dute.

Mendijurren eta Yurrebasoren garaietatik, ziklo-kros zaletasuna ondo sustraituta dago Urretxun. Egun, zaletasun horren erakusle nagusia Chico-Izagirre sendia da. Aita prestatzailea eta mekanikaria da eta bi semeek lasterketetan parte hartzen dute. Zaharrena, Haritz, 24. postuan sailkatu zen igandean gazte mailako Espainiako txapelketan. Aita, Aitor, umetatik da bizikleta zalea. «Bizikleta umetatik gustatzen zait. Egunero ibiltzen ginen. Ondoren, zikloturista izan nintzen. Lehiatzen berandu hasi nintzen, 32 urterekin, apustu bat medio. Lagun batzuk ziklo-krosean aritzen ziren, ez nintzela ausartuko esan zidaten eta hala hasi nintzen. Semeak lasterketatara etortzen ziren ni ikustera eta beraiek ere zaletu egin ziren. Gure etxean futbol baloiak ez daude, baina bizikletak nonahi». Semeak lehiatzen hasi zirenean, berak lasterketetan parte hartzeari utzi zion. Goierri kirol elkarteko prestatzailea da. Baita Espainiako txapelketa bost aldiz irabazi duen Javier Ruiz de Larrinagaren mekanikaria ere. «Bizikletan lehen baino askoz ere gutxiago ibiltzen naiz, baina ez dut lasterketen falta sumatzen. Dakidan apurra haurrei irakasteak askoz ere gehiago motibatzen nau». Haritz eta Ibai Bere ikasleen artean bere bi semeak daude: Haritz eta Ibai. Batek 17 urte ditu eta besteak 14. Hauei ere izugarri gustatzen zaie ziklo-krosa. «Umetatik aita ziklo-krosa egiten ikusi dut eta 9-10 urterekin errepideko lasterketetan parte hartzen hasi nintzen. Duela hiru urte, berriz, ziklo-krosean hasi nintzen», azaldu du Haritzek. Ziklo-krosean errepidean baino gusturago ibiltzen da. «Errepidea gustatzen zait, baina ziklo-krosa gehiago. Lokatz gainean ibiltzea oso polita da». Aurten inoiz baino emaitza hobeak lortu ditu. Gipuzkoako txapelketan bigarren postuan sailkatu zen eta Espainiako txapelketan parte hartu du. «Aurten oso ondo ibili da. Hemengo probetan lehen hamarren artean ibili da eta Estatu mailakoetan hamabost lehenen artean», dio bere aitak. Espainiako txapelketan ez zuen zorte handirik izan. «Oso urduri jarri nintzen eta lehen itzulian gaizki ibili nintzen. Ondoren, atzetik aurrera egin nuen, baina berandu zen. Lehen itzulia 52. postuan bukatu nuen eta amaieran 24. sailkatu nintzen», aipatu du. Aita harro dago. «Lehen itzuliagatik izan ez balitz, hamabost lehenen artean geldituko zen. Baina berdin du. Gustura ibili da, lagunak egin ditu eta asko ikasi du». Ez du jarraitzeko asmorik. «Irailean unibertsitatean hasiko naiz, ekonomiarekin lotutako zerbait ikasi nahi dut, eta printzipioz lehiatzeari utziko diot. Anaiari lagunduko diot». Gurasoekin batera, noski. Izan ere, Aitor Chicok ondo dioen moduan, ziklo-krosean taldea familia da. Urretxun ziklo-krosari chico-kros deitzen jarraituko diote, beraz.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Aste honetan hil den Julen Albisua omendu dute Zumarragako jaietako xake txapelketan

2025/06/29
Urretxu eta Zumarraga
2

Gainzuri ikastetxeak erretiroa hartu duten bost irakasle omendu ditu

2025/06/27
Urretxu eta Zumarraga
3

Ispilla kiroldegiko pilates taldeen afaria

2025/06/27
Zumarraga
4

Aritz Kortabarria aktore zumarragarra, EITBren 'Odol ilargia' telesailean

2025/06/27
Zumarraga
5

Maitane Vierbucher zumarragarrak Benicassim-en aurkeztuko du bere liburu berria

2025/06/27
Zumarraga
6

Danborrada arrakastatsua

2025/06/28
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT