Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Zumarragako Mary Poppins

Zumarraga
2019/01/23
admin

Mila Osinalde organo jotzaileak kontzertua egingo du larunbatean Zumarragan. Emakume alai eta askatasun zale honen bizitza pelikula bat egiteko modukoa da

Mila Osinalde zumarragarrak kontzertua egingo du larunbat honetan, 20:00etan, Jasokundeko Andre Mariaren parrokian. Agustin Jimenez tuba jotzailearekin eta Jon Aramendi tronpeta jotzailearekin joko du. Osinaldek urtero kontzertu pare bat eskaintzen du, baina emakume hau musikaria baino askoz ere gehiago da. Alaitasunaren eta bizipozaren eredu da, batez ere. Ipuin batetik ateratako pertsonaia dirudi eta bere bizitza pelikula bat egiteko modukoa da. Bere familiak txokolategi bat eduki zuen eta bere aitak Zelai Arizi aretoa ireki zuen. Amak musika ikastea nahi zuen eta eskainitako aukera ondo baliatu zuen: musika izan da bere lanbidea. Musika irakaslea Garai hartan emakumeak etxean gelditzen ziren, baina Osinaldek liberaltzat izan du beti bere burua. Haurrei musika eskolak ematen hasi zen eta 100 ikasle baino gehiago izatera iritsi zen. Azterketak Donostian egiten zituzten. Ikasleekin joaten zen Donostiara eta azterketa amaitutakoan elkarrekin bazkaltzen zuten. Ondoren, trenean itzultzen ziren herrira, kantuan. Institutuan ere musika eskolak eman zituen. Hasieran neskei bakarrik ematen zizkien, baina bere eskolak hain ziren dibertigarriak, non mutilek bere musika eskoletara joatea eskatu zuten. Gainera, Secundino Esnaola musika eskolako sortzaileetako bat izan zen. Agintekeriari, frankismoari, matxismoari… aurre egin zien. Bere ikasleei merezi baino nota okerragoa jarri zietela uste bazuen, epaimahaikoei aurre egiten zien. Falangekoek institutuan musika eskolak emateko eskatu zioten, baina afiliatzeko eskatu ziotenean, planto egin zuen. Bera izan zen gidabaimena eskuratu zuen lehenengotakoa eta bere amak gizonezkoak aurreratzen zituenean kargu hartzen zion. Zumarragako organoa berritu zutenean, praka txuri batzuk jarrita joan zen kontzertua egitera. Bizilagun batek baino gehiagok kritikatu egin zuen. Berari bost axola. Bere etxea alaitasunaren eta askatasunaren aldeko aldarri bilakatu du: bere garaian laranjaz margotu zuen eta egun lila kolorekoa da. Halakoxea da Zumarragako Mary Poppins:?herriko emakume superkalifrajilistikoespialidosoena.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Jolasak, bazkaria eta erromeria Lurra dantza taldearen 60. urteurrena ospatzeko

2025/06/21
Urretxu eta Zumarraga
2

No limits, RMF, BPG eta EMTF taldeak Zumarragako herri olinpiadetako finalean

2025/06/21
Urretxu eta Zumarraga
3

Fina Salegi: Euskadiko Filmategiak zaharberritu behar dituen hiru filmetan lan egin zuen urretxuarra

2025/06/24
Urretxu
4

Mikel Zabalegi ordiziarra eta Aintzane Olaizola aizarnazabaldarra nagusitu dira Irimora igoeran

2025/06/24
Urretxu
5

Musti Taldeak Iñaki Kerejeta, Eva Mauleon eta Imanol Gartziandia omendu ditu

2025/06/23
Urretxu eta Zumarraga
6

Iparragirre institutuko ikasturte amaierako festa

2025/06/24
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT