Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Jaurlaritzak alokairu sozialeko 108 etxebizitza egingo ditu Zumarragan

Zumarraga
2019/01/25
Otamotz
Eusko Jaurlaritzak alokairu sozialeko 108 etxebizitza egingo ditu Zumarragako Eitzaga-Berri eremuan. Obra 2020 amaieran hasiko da eta bi urteko iraupena izango du. Aurrekontua bederatzi milioi eurokoa da. Lehentasuna Zumarragan erroldatuta daudenek izango dute. Etxebizitzak esleitzeko, Euskadiko araudian ezarritako baldintzak eta eskakizunak beteko dira. Etxebizitza hauek eraikitzeko hitzarmena atzo sinatu zuten, Zelai Arizti kultur etxean. Ekitaldian, Iñaki Arriola  Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburuak, Pedro Javier Jauregi Etxebizitza sailburuordeak eta Mikel Serrano alkateak parte hartu zuten. Serranok atzokoa Zumarragarentzat egun garrantzitsua izan zela esan zuen. «Etxebizitzak zumarragarron toki kuttun batean egingo dira. Elkarlanak fruituak ematen ditu. Zumarragak alokairu sozialaren aldeko apustua egin du, gazteei gurasoen etxetik irteteko aukera ematen baitie. Zumarragako Udalak etxebizitzaren erronkari aurre egin nahi dio eta etxebizitza hauek udalak ematen dituen beste laguntza batzuen osagarri dira». Eitzaga_BerriArriolak Zumarragarentzat oso hitzarmen garrantzitsua dela aipatu zuen. «Zoritxarrez, krisiaren ondorioak ez ditugu erabat gainditu oraindik. Hori dela eta, etxebizitza duin bat eskuratzea ez da batere erraza. Baina Euskadin etxebizitza izatea eskubide bat dela dioen legea onartu dugu eta, beraz, herritarren eskura etxebizitzak jartzeko ardura dugu». Eusko Jaurlaritzak Gipuzkoan aurrera eramango duen egitasmo garrantzitsuenetako bat dela gehitu zuen. «Etxebizitzak Eitzaga-Berriko hiru lur sailetan egingo dira. Lur sail hauek 1.700 metro koadro dituzte eta udalak doan utzi ditu gure esku». Zumarragan erroldatuta daudenek lehentasuna izango dutela aipatu zuen. «Etxe hauetako bat eskuratzeko Etxebiden izena eman behar da. Egun, 241 dira Etxebiden izena emanda dauden zumarragarrak. Horietatik 185k alokairu sozialeko etxebizitzak eskatu dituzte». Obra 2020 amaieran hasiko da. «Sei pisuko hiru eraikin egingo dira. Bakoitzak 36 etxebizitza izango ditu. Obraren iraupena bi urtekoa izango da». Gizarte zentroa Jaurlaritzak eraikin horietako bateko etxabea udalari utziko dio. Etxabe horretan gizarte zentro bat egingo du, Eitzako jubilatuentzat. Arriolak jaurlaritzaren eta udalen arteko elkarlana goraipatu zuen. «Elkarlan hau eredugarria da. Arazo bat dago eta borondatearekin lan eginez gero, konpondu egin daiteke. Ildo beretik lan egiten jarraituko dugu». Bukatzeko, bere sailak abian jarri dituen gainontzeko programak zerrendatu zituen. «Gazteentzat etxebizitzak egiten ari gara, gazteei alokairua ordaintzeko laguntzak ematen dizkiegu eta Bizigune programaren bitartez hutsik dauden etxebizitzak merkatura ateratzen ari gara. Zumarragan hutsik zeuden 21 etxebizitza alokairuan jarri ditugu eta beste sei merkatura ateratzeko bidean gaude». Jabeei eskaera Bukatzeko, etxebizitza hutsen jabeei Bizigunen izena emateko eskatu zien. «Prentsaurreko guztiak berdin bukaten ditut: jabeei etxebizitzak alokatzeko eskatu nahi diet. Gure laguntzaz, berme osoa izango dute. Hilero kobratzen dute eta, kalteren bat badago, konponketa Eusko Jaurlaritzak ordaintzen du».

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Jolasak, bazkaria eta erromeria Lurra dantza taldearen 60. urteurrena ospatzeko

2025/06/21
Urretxu eta Zumarraga
2

No limits, RMF, BPG eta EMTF taldeak Zumarragako herri olinpiadetako finalean

2025/06/21
Urretxu eta Zumarraga
3

Fina Salegi: Euskadiko Filmategiak zaharberritu behar dituen hiru filmetan lan egin zuen urretxuarra

2025/06/24
Urretxu
4

Mikel Zabalegi ordiziarra eta Aintzane Olaizola aizarnazabaldarra nagusitu dira Irimora igoeran

2025/06/24
Urretxu
5

Musti Taldeak Iñaki Kerejeta, Eva Mauleon eta Imanol Gartziandia omendu ditu

2025/06/23
Urretxu eta Zumarraga
6

Iparragirre institutuko ikasturte amaierako festa

2025/06/24
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT