Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kirola

UZ Trail mendi lasterketan 300 parte hartzaile espero dituzte iganderako

Urretxu eta Zumarraga
2019/02/19
Otamotz
Igandean UZ Trail mendi lasterketa egingo dute Urretxun eta Zumarragan. Urteroko moduan, bi ibilbide egongo dira: bata 12,1 kilometrokoa izango da eta bestea 23,4koa. Ibilbide motzak 800 metroko desnibela du eta luzeak 1.600 metrokoa. Antolatzaileek 300 parte hartzaile inguru espero dituzte. Korrikalariek Ederrena pilotalekuan jasoko dute dortsala. Guztiak 09:45ean abiatuko dira, Areizaga-Kalebarren plazatik. Lehen 12,1 kilometroak elkarrekin egingo dituzte: Izazpira igoko dira eta handik Areizaga-Kalebarrenera itzuliko dira. Bertan ibilbide motzakoen helmuga egongo da. Ibilbide luzekoek, berriz, jarraitu egingo dute. Irimora igoko dira eta handik herrira itzuliko dira. Lasterketa bukatzen dutenean indarrak berritzeko eta dutxatzeko aukera edukiko dute. Aldiri kiroldegiko dutxak erabili ahal izango dituzte. Sari banaketa ekitaldia 14:00etan izango da, Areizaga-Kalebarren plazako agertokian. Lehen sailkatuek txapela, Eusko Label produktuen saski bat eta datorren urteko lasterketako izen-ematea jasoko dituzte. Bigarren eta hirugarren sailkatuek txapelaren ordez garaikur bat jasoko dute. Lasterketa honetan izena emateko rockthesport.com webgunera jo behar da. Federatuek 16 euro ordaindu behar dute eta federatuta ez daudenek 20 euro. Iganderako eguraldi ona iragarri dute eta antolatzaileek korrikalariak parte hartzera animatu dituzte. Goierri Koparako baliagarri UZ Trail mendi lasterketa Goierri Koparako baliagarria da. Kopako lehen lasterketa Garingoa izan zen eta Urretxu-Zumarragakoa bigarrena izango da. Martxoaren 9an Arriarangoa egingo dute, apirilaren 6an Gabiriakoa, maiatzaren 4an Segura eta Zeraingoa, ekainaren 8an Zaldibiakoa eta irailaren 8an Idiazabalgoa. Garingoak ibilbide motza bakarrik du eta Gabiriakoak luzea bakarrik. Beraz, sei luze eta beste horrenbeste motz daude. Bost sailkapen onenak hartuko dira kontuan. Oraingoz, Garingo irabazleak dira liderrak, noski: Sarah Ugarte eta Ander Lazkano.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Aste honetan hil den Julen Albisua omendu dute Zumarragako jaietako xake txapelketan

2025/06/29
Urretxu eta Zumarraga
2

Gainzuri ikastetxeak erretiroa hartu duten bost irakasle omendu ditu

2025/06/27
Urretxu eta Zumarraga
3

Ispilla kiroldegiko pilates taldeen afaria

2025/06/27
Zumarraga
4

Aritz Kortabarria aktore zumarragarra, EITBren 'Odol ilargia' telesailean

2025/06/27
Zumarraga
5

Danborrada arrakastatsua

2025/06/28
Zumarraga
6

Maitane Vierbucher zumarragarrak Benicassim-en aurkeztuko du bere liburu berria

2025/06/27
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT