Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Aspaceren Urretxuko egoitza Pasiotarren etxera eramango dute

Urretxu eta Zumarraga
2019/03/05
Otamotz
Gipuzkoako Foru Aldundiak, Urretxuko Udalak eta Aspacek Pasiotarren etxea zen eraikinean desgaitasuna duten pertsonentzako zentro integral bat eraikitzea adostu dute. Eguneko zentroa eta etxebizitza edukiko ditu. 2021erako amaituta egongo da. Udalak eraikin horretan herriko adinekoentzako apartamentu tutelatuak eta zaintzaileentzat eskola ere egin nahi ditu. Egitasmoa atzo aurkeztu zuten, Pasiotarren etxean bertan. Ekitaldian, Markel Olano ahaldun nagusiak, Maite Peña Gizarte Politika diputatuak, Elisa Carmona Aspace Gipuzkoako lehendakariak, Miguel Angel Gomez Urretxuko eguneko zentroko erabiltzaileak eta Jon Luqui alkateak parte hartu zuten. Iñaki Etxaniz eta Nati Nieves zinegotziak ere bertan izan ziren. Alkatearen iritzia Urretxuko alkatea pozik azaldu zen. «Gogor lan egin dugu gaurko egunera iristeko. Opari polit bat da guretzat eta gurekin harreman estua duen Aspacerentzat. Aspacek 41 urte daramatza Urretxun eta beraien egoitza kaxkar samarra da. Hori dela eta, komentuaren zati bat emango diegu. Aldundiaren laguntzarik gabe ezingo genuke halakorik egin». Udalak komentuaren lehen solairua utziko dio Aspaceri, doan. Egungo egoitzan irisgarritasun arazoak dituzte eta, gainera, bertan ez da zerbitzu integrala eskaintzen. Obra Aspacek egingo du. Carmonak egoitza berria erabat beharrezkoa dutela esan zuen eta udalari eta aldundiari eskerrak eman zizkien. Gomezek Urretxuko eguneko zentroko erabiltzaileak egoitza berriaren zain 11 urte daramatzatela gogoratu zuen. «Etxebizitza bat izango duen zentro integrala gure ametsa da. Duela 58 urte jaio nintzen Urretxun. Nire gurasoak hil zirenean, Aspacek Arrasaten duen etxera joan behar izan nintzen. Baina niretzat oso garrantzitsua zen nire herriarekin nuen loturari eustea. Hori dela eta, egunero garraio publikoa hartu eta Arrasatetik Urretxura etortzen naiz. Nik ahal dut, baina beste batzuek ez. Hori dela eta, nire kide guztien izenean, eguneko zentro guztiek etxebizitza edukitzea eskatu dut beti». Olanok gizarte solidarioa hezurmamitzen jarraituko dutela aurreratu zuen. «Egoitzetan eta eguneko zentroetan 213 plaza sortuko dira legealdi amaierarako eta 2.324 pertsona artatu. Estrategia integral hori 2018-2021 Gizarte Zerbitzuen Mapan islatuta dago. 869 plaza berri sortzea proposatu dugu eta horietatik 155 desgaitasuna duten pertsonei zuzenduak egongo dira». Bukatzeko, komunitatearen garrantzia azpimarratu zuen.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
4

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
5

Aitxitxe Fest jaialdia egingo dute hilaren 31n, Haritz Berasategiren oroimenez

2025/05/09
Urretxu eta Zumarraga
6

Punta-puntako alpinistak eta musika, Xabier Ormazabal bekaren aurkezpenean

2025/05/08
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT