Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kirola

«Zaletasun honi esker, Europako herrialde asko ezagutu ditut»

Urretxu eta Zumarraga
2019/03/08
admin
Larraitz Sorronek (Zumarraga, 1983) brontzezko domina lortu du munduko skijoring txapelketan. Kirol horretan eskia egiten dute, txakurrek lagunduta. Noiz eta nolatan hasi zinen txakurrek tiratutako lera lasterketetan? Betidanik txakurrak gustuko izan ditut. Txakur bat eskatzeari uzten ez nionez, 13 urte nituenean gurasoek txakur bat erosi zuten. Bergaran iragarki bat ikusi zuten eta txakur hura hartu zuten. Husky arrazakoa zen. Sarritan ihes egiten zuen eta txakurrari ariketa fisikoa egitea komeni zitzaiola esan zidaten. Txakur hauek lerak eramateko erabiltzen direnez, horretan jarri nuen. Txakurra ariketa egiten jarri eta berehala hasi al zinen lera lasterketetan parte hartzen? Hasieran nire bizikleta erabili nuen; ondoren txakurra saldu zigunak gurdi bat, lera bat eta txakur batzuk utzi zizkidan; gurasoek baserri bat erosi zuten… Konturatu nintzenerako, txakurrez inguratua nengoen. Umeak egiteko zegoen txakur bat ekarri nuen eta bost kume izan zituen. Axen Garitanok, lehen txakurra saldu zigunak, erakutsi zidan lera erabiltzen. Haur bat zinen oraindik. Lasterketetan emaitza onak lortu al zenituen? Ez nituen proba asko irabazten, ni gazteegia bainintzen eta nire txakurrak zaharregiak. Punta-puntan ibiltzeko txakur gazteak behar dira. Dena den, Espainiako txapelketan bigarren postu bat eta hirugarren postu bat lortu nituen. Egun ez duzu lera erabiltzen, eskiak baizik. Unibertsitatera joateko garaia heldu zenean, 2002an, kirol hori egiteari utzi nion. Duela sei urte Itoiz Armendariz munduko txapeldunak bi txakur oparitu zizkidan eta berriro hasi nintzen. Lehen lerarekin eta sei txakurrekin ibiltzen nintzen. Egun, skijoring delakoa egiten dut. Eskien gainean egiten da, txakur batekin edo birekin. Emaitza bikainak lortzen ari zara. Bizikleta gaineko Europako txapelketan ez nuen lan ona egin, eraman nuen txakurra ez baitzen oso ona. Eski gaineko munduko txapelketan, berriz, hirugarren postuan sailkatu nintzen. Proba urtarrila amaieran izan zen, Alpeetan. Otsailean Pirinioetako Snow Rice by Gos Artic itzulia irabazi dut. Etapa guztiak irabazi ditut, bat izan ezik. Larraitz_Sorron-1Husky txakurrak erabiltzen al dituzu? Ez. Alaskar arrazako txakurrak erabiltzen ditut. Husky txakurren eta ehiza txakurren nahasketa dira. Huskyen ezberdinak dira, baina ez zait asko kosta egokitzea. Izan ere, urte asko daramatzat txakurren artean eta elurretan.   «Bederatzi txakur ditut:?bi Enkarterriko ‘billano’, bost alaskar eta bi greyster» «‘Musher’-a izateak bizimodu oso zehatz bat eramatera bultzatzen zaitu»   Txakur asko al dituzu? Bederatzi txakur ditut:?bi Enkarterriko billano etxea zaintzeko, bost alaskar eta bi greyster. Txakurrak oso garrantzitsuak dira zure bizitzan. Txakurrak nire bizitzako oso zati garrantzitsua dira. Musher-a (gidaria) izateak bizimodu oso zehatz bat eramatera bultzatzen zaitu. Txakurrekin oso harreman estua izango duzu. Konstantzia oso garrantzitsua da. Oso gogor lan egin behar da une oro txakurrak nola dauden jakiteko. Nekatuta baldin badaude, atsedena eman behar zaie. Atseden hartzea oso garrantzitsua da beraientzat ere. Proba luzeetan parte hartzen duen jende askok gehiegi entrenatzen du eta txakurrak nazkatu egiten ditu. Kirol honi esker, toki asko ezagutu dituzu. Suezian, Alemanian, Alpeetan… egon naiz. Norvegiara ere joan nintzen, txakur baten bila. Zaletasun honi esker Europako toki asko ezagutu ditut. Zein da zure ametsa? Ez dut erronka berezirik. Hori bai, egunen batean La Grande Odyssee proban parte hartu nahi nuke. Alpeetan egiten den proba bat da. Etapaka egiten da. Oso gogorra da. Proba gehiago antolatzen dira lerarekin doazenentzat eski gainean goazenontzat baino. Ez al duzu berriro trineora igotzeko asmorik? Trineo gainean ibiltzeko sei txakur behar dira eta sei txakur on edukitzea benetan zaila da. Gainera, elkarrekin ondo moldatu behar dira. Batek maila ematen ez badu, kendu egin behar da. Eta niri asko kostatzen zait txakurrak kentzea. Nire lehen txakurra, Capri, nirekin bizi izan zen hil zen arte. 16 urterekin hil zen.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Mitxel Badiolaren heriotzaren lehen urteurrena

2025/05/11
Urretxu
2

Aitxitxe Fest jaialdia egingo dute hilaren 31n, Haritz Berasategiren oroimenez

2025/05/09
Urretxu eta Zumarraga
3

Punta-puntako alpinistak eta musika, Xabier Ormazabal bekaren aurkezpenean

2025/05/08
Urretxu
4

Urretxu eta Zumarragako udal ordezkariek eta langileek Euskaraldiarekin bat egin dute

2025/05/10
Urretxu eta Zumarraga
5

Elene Letek ez du Realean jarraituko

2025/05/10
Zumarraga
6

Aner Arozena zumarragarrak eta Adirane Peñagarikano urretxuarrak irabazi dute Izazpiko Igoera

2025/05/11
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT