Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kirola

Emakume Master Cup txapelketako finalak Zumarragan jokatuko dituzte

Urretxu eta Zumarraga
2019/03/13
Otamotz
Laboral Kutxa Emakume Master Cup binakako pilota txapelketako finalak larunbat honetan jokatuko dira, Zumarragan. 11:15ean haur mailako bi bikotek jokatuko dute eta 11:45ean promozio mailako finala jokatuko da. Ondoren, lehen mailakoena izango da. Haur mailako partida gipuzkoar batek eta hiru bizkaitarrek jokatuko dute. Promozio mailakoan, Uxue Oses eta Madalen Etxegarai oñatiarrek, Maria Granado hernaniarraren eta Ainhoa Lakuntza adunarraren aurka jokatuko dute. Lehen mailako finalean, berriz, Usansoloko Patri Espinarrek eta Aginagako Mirian Arrillagak, Gasteizko Leire Garairekin eta Etxeberriako Leire Etxanizekin neurtuko dituzte indarrak. Promozio txapelketako finala 18ra jokatuko da eta lehen mailakoa 22ra. Sarrera doan izango da eta ikusleek pilotaleku ondoan aparkatu ahal izango dituzte autoak: La Salle-Legazpi ikastetxeko patioan. Finalak atzo eguerdian aurkeztu zituzten Antioko interpretazio zentroan. Ekitaldian Goizane Alvarez Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol zuzendariak, Mikel Serrano alkateak, Ainhoa Azurmendi Laboral Kutxaren Zumarragako bulegoko zuzendariak eta Aitor Erauskin Euskadiko Pilota Federazioko zuzendari teknikoak parte hartu zuten. Finaletan parte hartuko duten pilotari ia guztiak ere bertan izan ziren. Ainhoa Lakuntza bakarrik falta zen. Txapelketaren garrantzia Emakume_Master_Cup_txapelk-1Alvarezek eskerrak eman zizkien antolatzaile eta babesleei eta txapelketa honen garrantzia azpimarratu zuen. «Azken aste honetan emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasunaren aldeko hainbat aldarrikapen egon dira, baina aldarrikapen horiek ez dute asko balio ondoren txapelketa hau bezalakoak antolatzeko ahalmenik ez badugu». Emakume Master Cup txapelketak neskei lehiatzeko eta hobetzeko aukera ematen diela gehitu zuen. «Emakumezkoen pilota eta berdintasuna sustatzeko balio du. Neskek ez lukete pilotan jokatuko txapelketak antolatuko ez balira. Iazko finalean Astelena pilotalekua bete egin zen eta beste askok partidak telebistaz jarraitu zituzten». Serranok txapelketan parte hartu duten pilotariei eskerrak eman zizkien. «Zuen lana eta ekarpena izugarriak dira. Erreferente bat zarete. Ez dakit zenbateraino zareten horren jakitun. Hala, oso harro gaude finalak Zumarragan jokatuko direlako. Finalak hartzeko aukera suertatu zenean, ez genuen zalantzarik izan. Berdintasunaren alde gaude». Emakumeek pilotan betidanik jokatu dutela gogoratu zuen. «Gizonezkoen mundua izan da, baina emakumeek aspalditik jokatzen dute pilotan». Adibide bezala, Reyes Azkoitia bergararra aipatu zuen. «Bere semearekin jokatzeko aukera eduki nuen eta Reyesek gizonezko askok baino gehiago daki pilotaz». Bukatzeko, zorionak eman zizkien antolatzaileei eta finaletara heldu diren pilotariei. Erauskinek txapelketa honek hasieratik federazioaren laguntza jaso duela gogoratu zuen. «Eskerrak eman nahi dizkiet eragileei, aldundiari, Zumarragako udalari eta Laboral Kutxari. Eta zorionak parte hartu duzuen pilotari guztiei. Zorte on eta igandean onenak irabaz dezala». Iker Amarika txapelketako zuzendari teknikoak hainbat xehetasun eskaini zituen. «Gaztetasuna eta esperientzia elkartzen saiatu gara. Horrekin ez dugu esan nahi Patri eta Leire zaharrak direnik. Oraindik urte asko gelditzen zaizkie». Partida ikusgarriak espero ditu. «Lehen mailako finalerdia 18 eta 17 bukatu zen eta ikusleak zutitu egin ziren pilotariei txalo egiteko. Ea finaletako partidak 18 eta 17 eta 22 eta 21 bukatzen diren». Pilotariek barre egin eta ez zutela halako partida luzerik nahi esan zuten. «Partidak luzatu egiten dira materialagatik eta maila orekatu egin delako», erantzun zien Amarikak. Bukatzeko, Euskal Telebistari eskerrak eman zizkion. «ETBrekin hiru urteko akordioa sinatu dugu, txapelketa honetako finalerdiak eta finala emateko. Lau t’erdiko txapelketa eta San Fermin txapelketa ere emango dituzte. ETBk hasieratik babestu du txapelketa hau eta eskertzekoa da». Joseba Urkiola Kiroletako zuzendaria bertan izan zen.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Isabeleko bidegurutzeko kamerak ez ditu isunak automatikoki jartzen

2026/02/09
Urretxu
2

Urretxutik Logroñora oinez joan ziren bi lagunak

2026/02/06
Urretxu
3

Andoni Vazquez eibartarra, Zumarragako bandako zuzendari berria

2026/02/06
Zumarraga
4

Intza Otegi, Lur Zudaire eta Mara Gabilondok irabazi dute Mingainluze lehiaketa

2026/02/09
Urretxu eta Zumarraga
5

Jon Ander Aranburu eskiatzaile zumarragarra, bigarren Euskal Herriko txapelketan

2026/02/08
Zumarraga
6

Urolako neskek ezin izan dute Elgoibar liderra gainditu

2026/02/09
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT