Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kirola

Goierriren saskibaloi sailak erakusketa irekiko du bihar

Urretxu eta Zumarraga
2019/03/14
admin
Goierri kirol elkartearen saskibaloi saila 50. urteurrena ospatzen ari da eta bihar erakusketa bat irekiko dute Juan de Lizarazu aretoan. Bertan, mende erdi honetako ibilbidea jaso dute, argazkien eta bestelakoen bidez. Inaugurazioa 19:00etan izango da. Erakusketa hilaren 31ra arte egongo da zabalik: asteartetik igandera, 17:30etik 20:30era. Erakusketan mende erdi honetako argazkiak egongo dira ikusgai. Baita kamisetak, txandalak, egunkarietako artikuluak eta bideo bat ere. Erakusketan jarriko dituzten gauzen artean bi txapel ere badaude. Gazteenek ez dute txapel horien berri, baina beteranoentzat oso bereziak dira. «Hirugarren Mailan jokatu genuen lehen urtean, taldearen izena brodatuta zuten txapelak buruan ateratzen ginen kantxara. Partida hasi aurretik gure zaleei botatzen genizkien. Baita kanpoko partidetan ere. Izan ere, garai hartan kanpoko partidetara ere joaten ziren. Partiden ondoren itzuli egiten zizkiguten, hurrengo jardunaldirako», gogoratu du Paco de Miguel beteranoak. Erakusketako bi txapelak De Miguelenak eta Jose Luis Esnalenak dira. Esnal taldearen sortzailea da. Txapel horiek oso bereziak dira eta urteurrena ospatzeko antolatu dituzten ekitaldiak ere bai. Hala, egitaraua aurkezteko ekitaldi handi bat antolatu zuten: German Monge Euskadiko federazioko lehendakariak, Leire Aranburu Gipuzkoako federazioko lehendakariordeak, Jon Luqui Urretxuko alkateak eta Mikel Serrano Zumarragako alkateak parte hartu zuten. 50 urte hauetako jokalari, entrenatzaile, delegatu eta presidenteak ere egon ziren. Urteurreneko lehen ekitaldia bihar irekiko duten erakusketa da. Apirilaren 5ean, berriz, bi saskibaloi jokalari handirekin solasaldia egingo dute: Juanma Lopez Iturriaga bizkaitarrarekin eta Juan Antonio San Epifanio Epi aragoiarrarekin. Epik Bartzelonan jokatu zuen eta zazpi liga, hamar Kopa, bi Errekopa eta Korac kopa bat irabazi zituen. 239 aldiz jokatu zuen Espainiako selekzioarekin eta lau joko olinpikotan parte hartu zuen. Iturriagak zazpi liga, hiru Kopa, bi Europako Kopa, Errekopa bat eta Korac kopa bat irabazi zituen Real Madril taldearekin. 90 aldiz jokatu zuen Espainiako selekzioarekin. San Epi- fanio eta Iturriaga Daniel Ibartzabal Goierriko jokalari ohiaren eskutik etorriko dira Urretxu-Zumarragara. Biharamunean, apirilaren 6an, Goierriren eta Ordiziaren gizonezkoen lehen taldeek derbia jokatuko dute Aldiri kiroldegian. Bi talde hauek EBA liga jokatzen ari dira. Maiatzaren 1ean, berriz, Angel Jareñok eta Hugo Lopezek ikastaroa emango dute. Jareño Real Madrileko bigarren entrenatzailea izan zen urte luzetan eta egun 15 urtetik beherakoen Espainiako selekzioko bigarren entrenatzailea da. Jokalari gazteen formazioaz hitz egingo du. Lopez, berriz, Pablo Lasoren laguntzailea izan zen GBC eta Real Madril taldean. Egun, Suediako saskibaloi selekzioa entrenatzen du. Amaia Valdemoro Maiatzaren 11n Goierriren gizonezkoen lehen taldeak lagunarteko partida jokatuko du. Maiatzeko ekitaldiekin bukatzeko, Amaia Valdemorok hitzaldi bat egingo du. Valdemorok WNBA ligako hiru eraztun irabazi ditu. WNBA emakumezkoen NBA da. Bere ama urretxuarra da eta Iñaki eta Mila Madariagaren eskutik etorriko da. Bere hitzaldiaren eguna ez dago zehaztuta. Ekainean bi txapelketa jokatuko dira: 14ean eta 15ean 3×3 txapelketa jokatuko dute eta 17tik 21era garai batean Gernikako Arbolan jokatzen zen txapelketa gogoratuko dute. Txapelketa honetan beteranoek parte hartuko dute. Oporren ondoren beste hiru ekitaldi egongo dira. Irailaren 14an bideo-joko zaleek FIBA2K19 txapelketa jokatuko dute. Egun handia urriaren 12an izango da. Izan ere, Goierrik 1969ko urriaren 12an jokatu zuen lehen partida. Taldearen historiari buruzko liburua aurkeztuko dute eta ondoren bazkaria egingo dute. Bukatzeko, abenduaren 6, 7 eta 8an kadete eta haur mailako selekzio autonomikoen txapelketa jokatuko da Urretxuko Aldiri kiroldegian.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

'Penaltietan' irabazi du Bertso Olariak taldeak Martxoan Bertsoako hirugarren kanporaketa

2026/03/14
Urretxu eta Zumarraga
2

Auto bat Gernikako Arbola plazako eskaileretan

2026/03/13
Urretxu
3

2025ean jaiotako haurren gurasoek zuhaitzak landatu dituzte Zumarragan

2026/03/14
Zumarraga
4

Zumarragak 'El Grand Prix del Verano' telebista saioan parte hartuko du

2026/03/17
Zumarraga
5

Ramadanaren amaiera ospatu dute Zumarragan

2026/03/15
Zumarraga
6

Korrika: eguneko egitaraua, kilometroa erosi duten eragileen zerrenda eta Bilbora joateko autobusa

2026/03/17
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT