Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kirola

Izotzaren gainean bizikletan

Urretxu eta Zumarraga
2019/04/02
Otamotz
Asier Lertxundi zumarragarrak bizi baldintza gogorreko tokietara joan eta natura bere gordintasunean sentitzea atsegin du. Iaz 600 kilometro egin zituen bere bizikletarekin Marokoko desertuan eta aurten Siberiako Baikal lakuko ur izoztuen gainean 13 egun eman ditu. Baikal lakuak 700 kilometroko luzera eta 40-80 kilometro arteko zabalera du. Munduko laku zaharrena eta sakonena da, 1.680 metrorekin. Hala, munduko ur gozo erreserba handiena da. Munduko ur gozoaren %20a bertan dago. Lertxundi ur horren guztiaren gainean ibili da bizikletan, neguan lakua izoztu egiten dela baliatuz. Aurten ohi baino hotz gutxiago egin du eta, gainera, ohi baino lehenago hasi da berotzen. Hala, izotz geruza ohi baino finagoa izan da eta aurreko urteetan baino lehenago urtu da. Hori dela eta, Lertxundik bere planak aldatu behar izan zituen. «Hegoaldean sartu eta iparraldera jotzeko asmoa nuen, ahal bezain urruti. Izotz gutxi zegoela ikusita, erdialdean sartu nintzen. Iparraldera jotzen banuen izotzaren gainean elurra aurkituko nuela esan zidaten eta hegoaldera jotzen banuen, berriz, izotz geruza fina zela. Elur gainean bizikletan ibiltzea oso zaila denez, hegoaldera jotzea erabaki nuen». Etengabe lurrera Elur gainean ibiltzea gogorra da, baina izotz gainean pedalak ematea ere ez da erraza. Gainera, pisu asko zeraman: bi asterako janaria, neguko arropa, lumadun lo zakua, sei litro gasolina, su txikia, aparailu elektronikoak, eguzki bateriak bateriak kargatzeko… 40 kilo baino gehiago guztira. Hasieran, makina bat aldiz erori zen lurrera. «Bizikletara igo eta 30 metrora erori egiten nintzen. Hau ez da posible! Gurpil bakoitzean 360 iltze daramatzat!, pentsatu nuen. Kontua tamaina hartzea izango zela pentsatu nuen, baina behin eta berriro erori nintzen. Gurpilei presioa kendu nien eta hala gutxiago erortzea lortu nuen, baina ibiltzea neketsuagoa zen». Berriro bizikletan ibiltzen ikastea bezala izan zela dio. «Urrunera begiratu behar nuen oreka mantentzako. Eskulekua mugitu edo apur bat okertu bezain laister, lurrera erortzen nintzen. Oso kontzentratuta ibili behar nintzen eta, hala ere, noizean behin erori egiten nintzen. Erortzeko teknika bat garatu nuen: bizikleta erortzen utzi eta ni zutik gelditu eta patinatu». Asier_Lertxundi-2
  «Baikalen izotza gardena da. Laku ertzean hondoa ikusten da eta laku barrualdean izotzaren azpian iluntasuna ikusten da. Ikaragarria da» «Urrunera begiratu behar nuen oreka mantentzako. Eskulekua mugitu edo apur bat okertu bezain laister, lurrera erortzen nintzen»
  Haizeak ere ez zuen laguntzen. «Kostaldetik urbil ibili nintzen, laku erdian haizeak gogorrago jotzen zuelako. Haizea beti zen etsai: aurretik jotzen bazuen ez zidan aurrera egiten uzten eta albotik edo atzetik jotzen bazuen lurrera botatzen ninduen». Haizetik babesteko ertzetik gertu ibili zen, baina kostaldean ere arriskuak zeuden. «Halako batean 300 bat metrora zerbait mugitu egin zela ikusi nuen. Hartz bat zen! Erabat geldirik gelditu nintzen. Ez nekien zer egin. Aurrean hartza nuen, eskuinaldean pitzadura handi eta luze bat, atzera ezin nuen egin iluntzen ari zelako eta gauez ibiltzea oso arriskutsua delako eta denda bertan muntatzea ere arriskutsua zen, ez bainekien hartzak zer egingo zuen. Halako batean alde egin zuen eta denda bertan muntatu nuen». Berak «izotz zabortegiak» deitzen dituenak ere oztopo handia izan ziren. «Toki batzuetan plakek talka egiten dute eta ehunka metro koadroko izotz zabortegiak sortzen dira. Bizikleta eskuan pasa behar dira. Bizikleta lurrean utzi eta izotza hausten nuen, bidexka bat egiteko. Ondoren bizikletarekin pasatzen nintzen: airean jasota, bultza eginez, arrastaka…». Pitzadura arriskutsuak Pitzadurak ere oso arriskutsuak ziren. «Pitzadurak soldatu egiten dira, baina izotz hori zuri kolorekoa izaten da eta ez dago lodiera asmatzerik. Pitzadura batzuk sei metroko zabalera dute eta tentsio handiarekin igaro nituen. Hiru susto izan nituen. Azkenekoan dezente sartu nintzen uretara. Zenbat eta hegoalderago orduan eta izotz gutxiago zegoenez eta gehiegi arriskatzen ari nintzenez, iparraldera jotzea erabaki nuen». 13. egunean amore eman zuen. Ordurako, GPSak matxura bat izan zuen, su txikia arazoak ematen hasi zen, termo baten tapoia hautsi zitzaion eta bizikletaren koadroa pitzatu egin zen. «Su txikia eta termoa erabat beharrezkoak dira jateko eta edateko, han dena izoztu egiten baita. Izoztea nahi ez duzun guztia, gorputzari pega-pega eginda eraman behar da. Gauean gauzak lo zaku barruan sartzen nituen». Azken 20 kilometroak oinez egin zituen. «Bizikleta han uztea pentsatu nuen, baina trasteak eramateko behar nuen. Patinekin eta lerarekin joatea erosoagoa da, baina nik bizikleta eramatea erabaki nuen». Izotza eta gaua zirraragarriak iruditu zaizkio. «Baikalen izotza gardena da. Laku ertzean hondoa ikusten da eta laku barrualdean izotzaren azpian iluntasuna ikusten da. Ikaragarria da. Gauari dagokionez, urak ateratzen duen zarata sekulakoa da. Gerra baten erdian zaudela dirudi. Plaken arteko kolpeak entzuten dira». Bakardade sentsazioa desertuan baino askoz ere handiagoa izan dela dio. «Ur gainean nengoen. Izotzak nahi zuelako nengoen bizirik. Beti izotza urtuko zen beldur. Esperientzia oso gogorra izan da, baina zirraragarria. Beste inon bizi ezin den esperientzia bat bizi izan dut», amaitu du.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Mitxel Badiolaren heriotzaren lehen urteurrena

2025/05/11
Urretxu
2

Aitxitxe Fest jaialdia egingo dute hilaren 31n, Haritz Berasategiren oroimenez

2025/05/09
Urretxu eta Zumarraga
3

Punta-puntako alpinistak eta musika, Xabier Ormazabal bekaren aurkezpenean

2025/05/08
Urretxu
4

Urretxu eta Zumarragako udal ordezkariek eta langileek Euskaraldiarekin bat egin dute

2025/05/10
Urretxu eta Zumarraga
5

Elene Letek ez du Realean jarraituko

2025/05/10
Zumarraga
6

Aner Arozena zumarragarrak eta Adirane Peñagarikano urretxuarrak irabazi dute Izazpiko Igoera

2025/05/11
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT