Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Joxean Jarit: «Lehen udaltzainok herritarrekin harreman estuagoa genuen»

Urretxu,Zumarraga
2019/05/24
admin
Joxean Jaritek (Urretxu, 1957) Zumarragako Udaltzaingoan lan egin du 28 urtez. Duela gutxi hartu du erretiroa. Azken hiru hamarkada hauetan lanbidea asko aldatu dela dio.
Nondik nora ibili zara lanean? Batxilergoa utzi eta lanean hasi nintzen, Madayan. Ondoren, udaletxean sartu nintzen. Hainbat lan egin nituen. Udaltzain posturako oposizioak egin behar zituztela jakin nuenean, aurkeztea erabaki nuen. 1990ean lortu nuen udaltzain postua. Asko aldatu al da lanbidea 29 urte hauetan? Gure garaian gauzak ezberdinak ziren. Guk egin genituen oposizioak egungoen ezberdinak ziren. Egungo prestakuntza hobea da. Probak gogorragoak dira. Udaltzain izan nahi dutenek Arkautetik pasa beharra dute. Horrek ondorioak dakartza. Udaltzaingoa beste era batera ikusten da. Filosofia aldatu egin da. Lanbide lasaiagoa al zen lehen? Beti zegoen zerbait, baina jendearekin harreman estuagoa genuen. Izan ere, gehienak herrikoak ginen. Egun, kanpoko jendea etortzen da. Hori dela eta, udaltzainen eta herritarren arteko harremana ez da horren estua. Egun Udaltzaingoak poliziaren antza handiagoa duela esan al daiteke? Baliteke. Udaltzaingoak lehen baino funtzio gehiago ditu. Lehen Ertzaintzarekin hitzarmen bat genuen eta herri barruko istripuez ere beraiek arduratzen ziren. Duela 30 urte, herriko gune ezberdinak zaintzeaz arduratzen ginen batez ere. Oinez eta bakarrik mugitzen ginen. Egun binaka mugitzen dira eta autoa erabiltzen dute. Bestalde, trafikoa erregulatzen denbora asko ematen genuen. Bidegurutze askotan egoten ginen. Egun ikastetxeetako sarrerak eta irteerak zaintzen dituzte batez ere. Etzi hauteskundeak dira. Zein izaten da udaltzainen lana? Hauteslekuak zaintzea. Zumarragan ez dugu sekula gertakari larririk izan. Egun lanbide arriskutsuagoa da? Beharbada bai. Gizartea aldatu egin da, hori ezin da ukatu. Zer diozu isunei buruz? Salaketen helburua gauzak ondo egitera behartzea izan behar da eta ez dirua lortzea. Autoa gaizki aparkatzen duenari salaketa jarri behar zaio, baina ez dirua lortzeko, baizik eta ez duela gaizki aparkatu behar ikasi dezan. Lehen herria oinez kontrolatzen genuen eta horri esker jendearekin hitz egiten genuen. Herritarren eskaerak udaletxean aurkezteko balio zuen. Gustuko lana izan al duzu? Bai. Nire lana ahalik eta ondoen betetzen saiatu naiz, baina sekula ez dut polizia izateko grinarik izan. Lana behar nuelako sartu nintzen Udaltzaingoan eta ondoren lana gustukoa izan dut. Batez ere, jendearekin harreman estua nuelako. Batzuk bere arazoak kontatzen zizkidaten eta beti laguntzen saiatzen nintzen. Polizia lana ez zait horrenbeste gustatu. Bestalde, ez dut uste hedabide batean ateratzeko meritu berezirik egin dudanik. Nire egoeran beste asko daude, lanbide guztietan. Zortea izan dut eta gazte jubilatu ahal izan naiz. Beste askok ere merezi dute eta ez dute lortu. Nola ikusten duzu Udaltzaingoen etorkizuna? Udalek ez dute Udaltzaingo indartsu bat mantentzeko behar den bezainbeste diru eta udaltzain gutxirekin lan asko egin behar dira. Udalek langile kopurua handitu edo betebehar kopuruaren inguruan hausnartu beharko lukete, egiten dena ondo egin dadin. Zumarragan eta Urretxun azkenaldian lapurreta asko egon dira eta merkatariek zaintza eskatu dute, baina Ertzaintzaren komisaria Bergarara eraman zuten, Udaltzaingoak ezin du gauez lan egin langile gutxi dituelako…

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Jolasak, bazkaria eta erromeria Lurra dantza taldearen 60. urteurrena ospatzeko

2025/06/21
Urretxu eta Zumarraga
2

No limits, RMF, BPG eta EMTF taldeak Zumarragako herri olinpiadetako finalean

2025/06/21
Urretxu eta Zumarraga
3

Fina Salegi: Euskadiko Filmategiak zaharberritu behar dituen hiru filmetan lan egin zuen urretxuarra

2025/06/24
Urretxu
4

Mikel Zabalegi ordiziarra eta Aintzane Olaizola aizarnazabaldarra nagusitu dira Irimora igoeran

2025/06/24
Urretxu
5

Musti Taldeak Iñaki Kerejeta, Eva Mauleon eta Imanol Gartziandia omendu ditu

2025/06/23
Urretxu eta Zumarraga
6

Iparragirre institutuko ikasturte amaierako festa

2025/06/24
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT