Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Kale Gorrian musika jaialdia egingo dute bihar eta etzi Santa Barbaran

Urretxu eta Zumarraga
2019/05/31
Otamotz
Bihar eta etzi (larunbatean eta igandean) Kale Gorrian musika jaialdia egingo dute Urretxuko Santa Barbaran. Eguraldi bikaina iragarri dute eta antolatzaileek akanpatzeko gunea prestatu dute, kanpin dendarekin, furgonetarekin edo autokarabanarekin gaua pasatzera gelditu nahi dutenentzat. Gainera, Santa Barbarako taberna zabalik egongo da. Nizuri Tazuneri rap eta trap taldeak emango dio hasiera jaialdiari. Kontzertua bihar izango da, 20:00etan. «Orain arte ez dugu rap edo trap talderik ekarri eta aurten horietako baten bila joan gara. Nizuri Tazuneri rapa eta trapa euskaraz egiten duten taldeen artean interesgarrienetakoa da», aipatu du Kale Gorrian kolektiboko Aritz Ormazabalek. 22:30ean Moxalek joko du. «Hannot Mintegiaren proiektu pertsonala da. Mintegia Audience taldeko gitarra jotzailea izan zen. Diskoaren grabaketan Mursegok parte hartu du, besteak beste». Gauerdian Vulk taldeak joko du. «Bilboko post-punk talde bat da. Oso gazteak dira. Indartsuak eta freskoak. Agertokia jaten dute. Joy Division taldearen bertsio berritua direla esan daiteke. Abesti batzuk euskaraz abesten dituzte». Larunbateko festa Entrepeneur DJ-aren saioarekin bukatuko da. «Jon Urtzelai herritarraren proiektua da. Proiekzio handiko gaztea da». Gaua asko luzatuko denez, igande goizean lasai lo egiten utziko diete kanpin denda, furgoneta eta autokarabanetakoei. Igandeko lehen kontzertua 13:00etan izango da. Peru Galbetek eta Txakur Gorria kolektiboko neskek H-Artzetik ikuskizuna eskainiko dute. Ikuskizun honen helburua Joxan Artzeren poesia jendeari gerturatzea da. Horretarako, ikus-entzunezkoak erabiltzen dituzte eta zuzenean margotzen dute. Txakur Gorria kolektiboa Malen Amenabarrek, Nerea Ibartzabalek, Ane Labakak eta Mariñe Arbeo zumarragarrak osatzen dute. Durangoko Azokako kartela eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen CDaren diseinua, posterra eta bideoklipa egin dituzte, besteak beste. Beraien lanetan hitza eta irudia uztartzen dituzte. Peru Galbeterekin eskainiko duten ikuskizunaren ondoren, 14:00etatik 18:00etara, haurrentzako tailer bat egongo da. Bukatzeko, 18:00etan, Flavio Banterlak kontzertua egingo du. Italiar hau Urretxu eta Zumarragako Secundino Esnaola musika eskolako irakaslea da eta iaz Mystic Pop diskoa argitaratu zuen. Izatearen inguruan abesten du eta pop musika jotzen du, orkestra eta musika elektroniko ukituarekin. Ormazabalek gonbita luzatu dio mundu guztiari. «Akanpada guneari esker, asteburu bikaina pasa daiteke autoa mugitu beharrik gabe», amaitu du Kale Gorrian kolektiboko kideak.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Jolasak, bazkaria eta erromeria Lurra dantza taldearen 60. urteurrena ospatzeko

2025/06/21
Urretxu eta Zumarraga
2

No limits, RMF, BPG eta EMTF taldeak Zumarragako herri olinpiadetako finalean

2025/06/21
Urretxu eta Zumarraga
3

Fina Salegi: Euskadiko Filmategiak zaharberritu behar dituen hiru filmetan lan egin zuen urretxuarra

2025/06/24
Urretxu
4

Mikel Zabalegi ordiziarra eta Aintzane Olaizola aizarnazabaldarra nagusitu dira Irimora igoeran

2025/06/24
Urretxu
5

Musti Taldeak Iñaki Kerejeta, Eva Mauleon eta Imanol Gartziandia omendu ditu

2025/06/23
Urretxu eta Zumarraga
6

Iparragirre institutuko ikasturte amaierako festa

2025/06/24
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT