Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Gazte Asanblada gaztetxearen 17. urteurrena ospatzen ari da

Urretxu eta Zumarraga
2019/06/14
Otamotz
Urretxu eta Zumarragako Gazte Asanblada gaztetxearen 17. urteurrena ospatzen ari da. Bihar, 19:00etan, bi herrietako hainbat musikarik emanaldia egingo dute. Gaztetxe berria 2002ko ekainaren 22an ireki zen eta urtero urteurrena ospatzen dute, ekainean. Aurtengo programako lehen ekitaldia hilaren 7an izan zen: G7ari buruzko bideo bat eman zuten eta ondoren eztabaida egon zen. Aste honetan, berriz, Ataun of the dead trilogiaren hiru pelikulak eman dituzte. Aste honetako ekitaldiekin bukatzeko, bihar herriko hainbat musikariek emanaldia egingo dute. Hurrengo ekitaldia datorren ostegunean izango da. Balentin Tramonek Miguel Lopez de Legazpi fanzinea aurkeztuko du, 20:00etan, Zumarragako plazan. Fanzine hau KKinzonaren laguntzarekin argitaratu du eta helburua Lopez de Legazpi zumarragarraren figura desmitifikatzea da. «Zumarragako plazan Miguel Lopez de Legazpiren irudia dago eta lotsagarria iruditzen zait konkistatzaile bat herri erdian edukitzea. Hori dela eta, ipuin biografiko bat idatzi dut», azaldu du. Istorioa 1572an hasten da, Lopez de Legazpi hil zen egunean. «Hilzorian dagoela, bere bizitzaren errepasoa egiten du. Kontatzen dudana ez da asmakizun bat. Oinarri bat du. Aritz Ormazabalen eta Jon Urtzelairen laguntza izan dut», aipatu du Tramonek. Urteurreneko hurrengo ekitaldia datorren ostiralean izango da. Harremanei buruzko hitzaldia egingo dute, 19:00etan, gaztetxean. Datorren asteko larunbatean, hilaren 22an, urteurren eguna ospatuko dute. 12:30ean trikipoteoa egingo dute, gaztetxetik hasita. 13:30ean pilota txapelketako finala jokatuko da, Ederrena pilotalekuan. Ondoren, bazkaria egingo dute gaztetxean. Bazkarirako txartelak gaztetxean eta Osaba eta Apatxe tabernetan jarri dituzte salgai. Kontzertuak Arratsaldean kontzertuak egongo dira gaztetxean: 17:30ean Samba Dzanga taldeak joko du eta 19:30ean Toc taldeak. Gauean ere musika izango da nagusi. 22:30ean Eztanda taldeak joko du. Ondoren, DJ Jondi eta DJ Beniz-ekin dantzatzeko aukera egongo da. Urteurreneko ekitaldiekin bukatzeko, hilaren 25erako kontrakulturari buruzko hitzaldi bat antolatu dute. 19:00etan izango da. Handik hiru egunera, hilaren 28an, Zumarragako Santa Isabel jaiak hasiko dira. Gazte Asanbladak ere ekitaldiak antolatuko ditu, noski. Egun gutxi barru emango dute jaietako egitarauaren berri.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT