Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

«Urretxuko igerilekuko tabernan, napolitana da izarra»

Urretxu eta Zumarraga
2019/07/05
admin
Tatiana Vasilevak (Bulgaria, 1978) 16 urte daramatza gure artean. Galeperrako taberna gobernatu zuen eta uda honetan Urretxuko igerilekuko tabernako arduraduna da.
Zertan lan egiten zenuen Bulgarian? Ostalaritzan eta fabrika batean lan egin nuen. Zergatik erabaki zenuten zuen herrialdetik irtetea? Lan gutxi zegoen eta, gainera, gutxi ordaintzen zuten. Ez genuen nahikoa kobratzen familia aurrera ateratzeko. Gurasoei laguntza eskatu behar genien. Nire senarra izan zen etortzen lehena, 1999an. Bere bi anai eta arreba bat dagoeneko hemen zeuden. Lehenengo Burgosen lan egin zuen, egurrarekin lan egiten zuen enpresa batean. Neguan eguraldiagatik lan egiteari uzten ziotenez, Zaragozara joan zen. Lantegi batera. Alaba eta biok orduan etorri ginen. 2002. urtea zen. Handik Zumarragara etorri ginen. 16 urte daramatzagu hemen. Senarrak Donostiako metroko obran lan egiten du. Seme-alaba gehiago izan al dituzue? Ez. Alaba bakarra dugu. Historia ikasi du eta ondoren masterra egin du. Igerilekuko tabernan laguntzen digu, baina irakasle izan nahi du. Oso harro gaude beraz, unibertsitate ikasketak euskaraz egin baititu eta ohorezko matrikula batzuk lortu baititu. Hona heldu ginenean beldurtu egin ginen, ez baitzegoen eskolak gazteleraz ematen zituen ikastetxerik. Donostiako ikastetxe batera joaten zen, baina goizegi jaiki behar zen eta Urretxu-Zumarragako Gainzuri ikastetxean matrikulatu genuen. Be- rehala ikasi zuen euskara. Karrera euskaraz egin behar zuela esan zigunean harritu egin ginen, baina lan bikaina egin du. Urretxun eta Zumarragan ondo hartu al zintuzteten? Bai, nahiz eta etorri ginenean egun baino askoz ere etorkin gutxiago zeuden. Jendeak, ezagutzen zaituen heinean, konfiantza hartzen du. Zer da Euskal Herriko bizimodutik gehien eta gutxien gustatzen zaizuna? Gehien gustatzen zaidana segurtasuna da. Gutxien gustatzen zaidana, berriz, euria. Gure jaioterrian hemen baino euri gutxiago egiten du. Hango klima Errioxakoaren antzekoa da. Udan bero handia egiten du eta neguan hotz handia, baina negua ez da hemen bezain iluna. Hau, lainotzen denean, tristea da. Dena den, dagoeneko ohitu gara. Zer egiten duzue aisialdian? Korrika egitea, mendira joatea, etxekoekin egotea, lagunekin irtetea… gustatzen zaigu. Ostegunetan pintxo-potea egiten dugu, lagunekin. Zertan lan egin duzu Urretxu-Zumarragara etorri zinetenetik? Gauza askotan lan egin dut. Galeperra elkarteko taberna gobernatu genuen, Legazpiko Dia hipermerkatuan lan egin nuen, Urretxuko Dia supermerkatuko arduraduna izan nintzen… Azken hau iaz utzi nuen. Ez nuen gustuko ezer aurkitzen eta Urretxuko igerilekuetako taberna hartzea erabaki nuen. Zer moduz joan dira lehen aste hauek? Lehen egunak oso ondo joan dira, oso eguraldi ona egin baitu. Oso pozik gaude. Zer eskaintzen duzue bertan? Neska-mutiko asko etortzen dira eta egun osoan zehar lan egiten dugu: goizean kafeak, ondoren entsaladak, plater konbinatuak eta ogitartekoak, izozki eta napolitana asko ere saltzen ditugu… Napolitana Urretxuko igerilekuetako izarra da. Orea kanpotik ekartzen dugu eta labean egiten ditugu. Eguraldi ona egiten duenean, 200 baino gehiago saltzen ditugu. Neska-mutiko batzuk bizpahiru jaten dituzte egunean. Gure bezero onenak neska-mutikoak dira. Gurasoek baino diru gehiago gastatzen dute. Dena den, napolitanen usaina igerilekuko txoko guztietara heltzen da eta helduek ere erosten dituzte. Noiz etortzen da jende gehien? Asteburutan familia asko etortzen dira eta plater konbinatuak eta errazioak eskatzen dituzte. Igerileku bateko taberna eguraldi ona egiten duenean bakarrik da errentagarria. Askotan begiratzen al duzu eguraldiaren iragarpena? Oso negozio arriskutsua da. Izan ere, langileak kontratatu behar ditu eta horiek eguraldi ona edo txarra egin lanera etortzen dira. Oraingoz, oso gustura gaude. Hala jarraitzen badugu, uda ona izango da. Eguraldiaren iragarpena askotan begiratzen dut. Euskalmeten webgunera sartzen naiz, zein eguraldi egingo duen jakiteko eta lana antolatu ahal izateko.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Adirane Peñagarikanok Martirietako Igoera irabazi du Azkoitian

2025/07/09
Urretxu eta Zumarraga
2

Santa Anastasia jaietako egitarauko azala, Julen Izagirrerena

2025/07/11
Urretxu
3

Barrika lasterketa, geltokietako jaietako berrikuntza nagusia

2025/07/10
Urretxu eta Zumarraga
4

Pogacar eta Vingegaard erlojupeko batean nor baino nor, Zumarragan lehenengoz

2025/07/09
Zumarraga
5

Zumarragako Udalak 60 euroko erosketa bonuak bidaliko dizkie 2010etik 2019ra jaiotakoei

2025/07/08
Zumarraga
6

Lore sariketako irabazleak

2025/07/11
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT