Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kirola

Boleibolaren itzulera Urretxu eta Zumarragara

Urretxu,Zumarraga
2019/07/24
Otamotz
Goierri kirol elkarteak boleibol taldea izango du datorren denboraldian. Askok ez du-te boleibol talderik ezagutu Urretxun eta Zumarragan, baina ez, Goierri kirol elkartearena ez da historiako lehen taldea izango. Joxe Mari Iparragirre institutuak nesken eta mutilen taldeak izan zituen. Rosa Valverdek, talde berriaren entrenatzaileak, institutuaren talde haietako batean jokatu zuen 1970eko hamarkadaren erdialdean. Valverdek institutuak emakumezkoen eta gizonezkoen hainbat boleibol talde izan zituela oroitzen du. «Mila Madariaga soinketa irakasleari esker jokatu genuen boleibolean. Ni 13-14 urterekin hasi nintzen eta unibertsitatean jarraitu nuen. Institutuarekin Espainiako txapelketa jokatu genuen». Boleibola asko gustatzen zaio. «Taldeko kirola da eta estrategiak garrantzi handia du. Indarra, iraupena eta abiadura ere garrantzitsua dira. Nire seme-alabei kirol honekiko zaletasuna transmititu diet. Oporretan, boleibol zelaia gertu zuten hotelak bilatzen nituen». Kirol hori horren gustuko izanik, pena handia ematen zion Urretxun eta Zumarragan talderik ez egoteak. «Azken hamarkadetan inork ez du kirol hau bultzatu inguru honetan. Hori dela eta, oso minoritarioa da». Alabaren entrenatzailea Oso pozik jarri zen Urretxun eta Zumarragan boleibol taldea sortu behar zela jakin zuenean. Jokalarien artean bere alaba dago: Ana Comontes. Entrenatzailea behar zuten eta, azkenean, Valverdek entrenatuko ditu. «Entrenatzaile bila ari ziren eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak ikasi dutenengana jotzea aholkatu nien. Baina boleibolean jokatu duen norbait nahi zuten eta, egia esan, hori garrantzitsua da. Inor aurkitzen ez zutenez, baiezkoa eman nien», azaldu du. Ez da hartutako erabakiaz damutu. Ezta gutxiago ere. «Oso ondo ari naiz pasatzen. 20tik 18k ez dute sekula boleibolean jokatu, baina oso kirol erakargarria iruditzen zaie eta sekulako borondatea eta ilusioa dituzte. Hori oso garrantzitsua da. Beharrezkoa denean errieta egiten diet, baina ez dute etsitzen. Astean hiru egunetan entrenatzen dugu». Esfortzu handia ari dira egiten. «Nik Gasteizen lan egiten dut eta handik itzultzen naizenean kiroldegira etortzen naiz. Irailetik aurrera asteartetan eta ostegunetan entrenatuko dugu, 20:00etan. Taldeko neska batzuk Leioako campusean ikasten dute, baina entrenamenduetara etorriko dira. Horrek balio handia du, oso jende gutxik ezagutzen duen kirol batez eta emakumeen kirolaz ari baikara. Beraien jarrera txalotzekoa da». Urretxu eta Zumarragako udalei ere eskerrak eman nahi dizkie. «Asko inplikatu dira. Egitasmo honek arrakasta izango duela uste dut. Eta udalek ere horren aldeko apustua egin dute». Gipuzkoako ligan jokatuko dute. Lehen partida urrian izango da. Neskek asko ikasiko dutela uste du. «Hasi berrientzat oso garrantzitsua da liga batean jokatzea, beste taldeengandik ikasteko aukera ematen baitu. Estrategia mailan, adibidez, asko ikasi behar dugu». IMG-20190720-WA0010

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT