Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Kantauritik mediterraneora, bizikletan

Urretxu eta Zumarraga
2019/09/03
Otamotz
Urteroko moduan, goierritar asko Mediterraneora joan dira oporrak pasatzera. Pablo Gomez urretxuarra ere bertara joan da, baina bizikletaz. Oriotik atera da eta Bartzelonako Montgat herrian amaitu du bidaia. Gomezek 68 urte ditu eta sasoitsu dagoela erakutsi du. Urretxuar honek urtero bidai bat egiten du bere bizikletarekin. Azken urteotan Cid bidea, Donejakue bidea eta Inaziotar bidea egin ditu. Aurten Kantauri itsasotik Mediterraneora joan da. Oriotik abiatu da. Izan ere, urte askotan bertako kanpinean pasa zituen oporrak eta egun etxe bat du bertan. «Orion lagun asko ditut eta nire bidaien berri dute. Galderak egiten dizkidate eta bidaiatzera animatu. Behin, itsasoaren mailaren igoeraz eta uholdeez ari ginela, lagun batek konponbidea zuela esan zuen: Kantauri itsasoko ura hartu eta Mediterraneoan botatzea. Nik, bere txantxari jarraituz, hori egitea erabaki dut: Orioko hondartzan bidoi bat bete dut eta Montgat-eko hondartzan hustu dut». Montgat Bartzelona ondoko 12.000 biztanleko herri bat da. Ez zuen bidoia Bartzelonan hustu bere bidaietan hiriak saihesten dituelako. Egunero 06:30ean esnatzen da eta 14:00ak arte bizikletan ibiltzen da. «14:00ak aldera uzten diot bizikletan ibiltzeari, beroa ekiditeko. Hautatu dudan herriko udaletxera jotzen dut, informazio eske. Gainera, nire liburuxkan zigilua jartzeko eskatzen diet, bertatik pasa naizela egiaztatu ahal izateko. Hoteletan hartzen dut ostatu, aterpetxeetan ez baitago atseden hartzerik. Bidaiak uztailean egiten ditudanez, bazkaldu ondoren ohean etzan eta Frantziako Tourra ikusten dut. Ondoren, kalera irteten naiz bertako agureekin hitz egitera». Lagun asko Urtero lagun asko egiten ditu. «Istorioak kontatzeaz gain, nondik nora jo behar dudan esaten didate. Herri txiki askotan egon naiz. Herri horietako batean familia batekin bazkaldu nuen, beraien sukaldean, jatetxea itxita zegoelako. Bidaietan jende zintzoa ezagutu dut. Gehienak laguntzeko prest egoten dira». Pablo_Gomez «Bidaietan jende zintzoa ezagutu dut: gehienak laguntzeko prest egoten dira» «Nora joan erabaki ondoren, lagunek ibilbidea prestatzen laguntzen didate»   Lagunak egiteaz eta txoko ederrak ezagutzez gain, bere enpresako bulego nagusia ezagutu zuen. Gomezek Rittal enpresan lan egin zuen erretiroa hartu aurretik eta enpresa horren bulego nagusiak Sabadell hirian daude. Ia bizitza osoa darama bizikletan ibiltzen eta bizikletaz bidaiatzen. Umetan zaletu zen eta lasterketetan ere parte hartu zuen. «Parranda ere asko gustatzen zitzaidan. Behin etxera goizeko lauetan heldu nintzen eta bostetan jaiki behar izan nintzen lasterketa batera eramango ninduen trena hartzeko. Ez nengoen onenen artean, baina Az- koitiko lasterketan ondo aritu nintzela oroitzen dut. Hari esker, Martitteko lasterketan parte hartzeko hautatu ninduten». Gazte mailan utzi zion lehiatzeari. Soldadutzatik bueltan, zikloturismoa ezagutu zuen. Hala, Goierri kirol elkartearen zikloturismo sailaren sorreran parte hartu zuen. Europa osoan zehar bidaiatu zuen Urretxuko eta Zumarragako zikloturismo taldearen eskutik. Italian, Belgikan, Austrian eta Holandan egon ziren, besteak beste. Gainera, Paris-Roubaix, Fleche Wallonne eta Flandriako Tourreko ibilbideak egin zituzten. Zikoturista taldeak bidaiak antolatzeari utzi zionean, bakarrik bidaiatzeari ekin zion. «Urteroko bidaiaren ondoren, bizikletan ibiltzeari uzten diot. Abuztuan oporretara joaten naiz eta irailetik aurrera mendian ibiltzen naiz. Otsailean hasten naiz bizikletan ibiltzen. Nora joan erabakitzen dudanean, lagunek ibilbidea prestatzen laguntzen didate». Oraindik ez daki nora joango den datorren urtean, baina ondo bidean, berriro ere anekak jarriko dizkio bere bizikletari. «Zerbait egin behar da, ilusioari eusteko. Martxoan erabakiko dut nora joan. Hasieran lagunekin entrenatuko dut eta ondoren bakarrik arituko naiz. Izan ere, halako bidai bat egiteko kilometro asko egin behar dira. Azken asteetan zortzi kiloko harri bat jartzen dut parrilan, pisuarekin ibiltzera ohitzeko».

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT