Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Ekonomia

Bi denda historikoren itxiera

Urretxu eta Zumarraga
2019/09/25
Otamotz
Urretxu arropa eta zapata denda gutxirekin gelditzen ari da. Joan zen astean Aginaga arropa denda itxi zuten eta otsailean Berriki zapata eta arropa denda itxiko dute. Bi denda horiek herriko zaharrenen artean daude. Alcon-Elgarresta (Berriki) eta Viteri-Aginaga (Aginaga) familiak une tristeak bizitzen ari dira, ia bizitza osoa baitaramate denda horietan lanean. Bigarrenak hitz egiteko prest agertu dira. Aginaga emakumeentzako arropa denda Maria Luis Aginagak ireki zuen 1974an. «Ama Mungiakoa da. Aita Urretxura etorri zen lanera eta berarekin etorri zen. Aitak Madayan lan egin zuen hasieran eta Orbegozon ondoren. Ama jostuna da eta denda ireki aurretik akademia eduki zuen etxean. Denda batek etorkizun hobea zuela pentsatu zuen eta Aginaga ireki zuen», aipatu du Elena Viteri bere alabak. Bere ama «oso modernoa» dela dio. «Bizitza osoan feminista izan da. Beti emakumeon alde egon da. Haustea, berritzea, gustatu zaio. Hala jaiotzen denak hala jarraitzen du bizitza osoan zehar. Mentalitate kontua da». Jabearen izaerak dendan eragina izan du, noski. «Urte hauetan guztietan denda aldatu egin da, merkatua ere aldatu egin delako. Merkatuaren erritmoa jarraitu behar duzu. Beti arropa modernoa eduki dugu, garaian garaikoa, adin guztietako emakumeentzat. Eta berritzea gustatu zaigu. Garai batean gizonezkoen arropa ere saldu genuen, baina ez zuen arrakasta eduki», aipatu du Asun Amundarainek. Amundarain saltzailea izan da azken 19 urteetan. Bere aurretik Anjeli Plazaola aritu zen. Bi emakume hauek Maria Luisarekin lan egin zuten. Marka batzuk emakume honen eskutik heldu ziren Urretxura. «Custoren kamisetak ekartzen lehenak izan ginen. Ama Parisko eta Londresko ferietara joaten zen, besteak beste, eta Custo ezagutu bezain laster herrira ekarri zuen. Bakero marka onenak ere ekarri zituen», azaldu du Viterik. Egun jendeak arropa merkeagoa erosten du. «Urte gogorrak pasa ditugu eta low cost delakoak kontsumitzeko era aldatu du. Kalitate oneko arropa modernoa garestia da. Gure kontsumitzeko era aldatu nahi dute. 5 euroko 20 kamiseta erostea nahi dute, 100 euroko bat erosi beharrean. Baina Custoren kamisetek politak izaten jarraituko dute urte batzuk barru eta 5 eurokoek… Onena arropaz sarri aldatzea dela sinestarazi nahi digute eta gaztetxoek nahiago dute bost ka- miseta erosi bost urte iraungo duen bat erosi baino». Hala eta guztiz ere, denda txikiek etorkizuna dutela uste du. «Datorren horretara egokitu beharra dago. Nire amak marka onak zituen, udaberrian mundu guztiak traje bat erosten zuen… Egun neguko eta udako arropa bakarrik dago eta kamiseta asko saltzen dira. Bestalde, merkatariok gertutasuna eta arreta eskaini behar ditugu. Gazteak arropa pila bat hartzera ohituta daude, baina adin batetik aurrera merkatariak aholkatzea eskertzen dugu. Horretaz gain, kalitate eta prezio txukunak dituen arropa bilatu beharra dugu. Egun salneurriak garrantzi handia du». Lehen jendea ekintzaileagoa zela uste du. «Egun gazte guztiek soldata baten truke lan egin nahi dute. Gizartea asko ari da aldatzen eta gehiago aldatuko da oraindik. Dena ordenagailuaren bitartez egiten dugu eta horrek denarengan eragina du. Jendeak geroz eta denbora gehiago ematen du etxean, Internet bidez egiten ditu erosketak… Gutxiago sozializatzen dugu eta ez gara jabetzen kamiseta bat erosteko ordenagailuaren aurrean denbora asko ematen dugula. Boteredunek diru asko inbertitzen dute gu beraiek nahi duten bidetik eramateko». Zaharkitze programatua Zaharkitze programatua ere estrategia horren parte dela dio. «Lehen zapatak eta etxetresnak konpontzen zituzten dendak zeuden. Egun, dena bota egiten da. Zorionez, konponketak eta arropa neurrira egiten dituzten dendak modan jartzen ari dira. Asko pozten naiz». Urretxun lokal huts asko daude, halako negozioak hartzeko zain. Horietako bat Aginagarena da eta aurki Berrikirena batuko zaizkie. Denda horiek elkarren ondoan daude. «Toki ona da, geltokia ondoan baitu. Hori bai, lehen autoak hemendik sartu eta irteten ziren eta egun irten bakarrik egiten dira. Autoak herrietatik ateratzen ari dira eta ez dut uste hori merkatariontzat ona denik. Ikusten ez bagaituzte, esistituko ez bagina bezala da».

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Jolasak, bazkaria eta erromeria Lurra dantza taldearen 60. urteurrena ospatzeko

2025/06/21
Urretxu eta Zumarraga
2

No limits, RMF, BPG eta EMTF taldeak Zumarragako herri olinpiadetako finalean

2025/06/21
Urretxu eta Zumarraga
3

Fina Salegi: Euskadiko Filmategiak zaharberritu behar dituen hiru filmetan lan egin zuen urretxuarra

2025/06/24
Urretxu
4

Mikel Zabalegi ordiziarra eta Aintzane Olaizola aizarnazabaldarra nagusitu dira Irimora igoeran

2025/06/24
Urretxu
5

Musti Taldeak Iñaki Kerejeta, Eva Mauleon eta Imanol Gartziandia omendu ditu

2025/06/23
Urretxu eta Zumarraga
6

Iparragirre institutuko ikasturte amaierako festa

2025/06/24
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT