Ate irekien asteburua Aikur museoan
Larunbatean eta igandean ate irekien asteburua egingo dute Aikur museoan. Bisitek lau zati izango dituzte: egungo erlezaintza nolakoa den eta erleek ingurumenean duten garrantziaren inguruko azalpenak, ezti ateratzea (Arabako basoetakoa), erleak nola bizi diren ikusteko aukera eta Aikurren ekoiztutako ezti ezberdinen dastaketa. Bisiten iraupena ordu eta erdikoa izango da eta sarrera doan. 11:00etako bisita gazteleraz izango da eta 12:30ekoa euskaraz.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide