Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kultura

«Alemanera itzuli den euskal autoreen lehen antologia da»

Urretxu eta Zumarraga
2019/11/14
Otamotz
Mikel Babianok (Urretxu, 1985) euskal poesiaren antologia bat idatzi du alemanez, hango argitaletxe batek eskatuta. Euskara, gaztelera, ingelesa eta errusiera ere hitz egiten ditu. Zein ikasketa egin zenituen? Itzulpengintza eta Interpretazioa ikasi nituen EHUn. Ondoren bi master egin ditut. Bata idazketa sortzailearen ingurukoa, Bergaran, eta bestea euskal filologiari eta linguistikari buruzkoa, EHUn. Egun doktoretza egiten ari naiz, euskararen eta alemanaren arteko harremanei buruz. Zergatik erabaki zenuen itzulpengintza ikastea? Hizkuntzak beti gustatu zaizkit. Batxilergoa ikasten ari nintzela, alemana ikasten hasi nintzen. Asko gustatu zitzaidan. Batxilergoa bukatu nuenean ez nekien nora jo eta hizkuntzak ikastea eta itzulpengintzatik jotzea aukera ona zela iruditu zitzaidan: enpresa mundua, turismoa… Gainera, hizkuntzek bidaiatzeko, irakurtzeko, idazteko… aukera zabala eskaintzen dute. Unibertsitatean euskara, ingelesa, alemana eta errusieran espezializatu nintzen eta ondoren alemaneraren alde egin nuen. Erasmusa Leipzig hirian egin nuen, Salamancan alemana irakatsi nuen eta ondoren bost urte eman nituen Alemanian. Euskara eta euskal literatura eskolak eman nituen Unibertsitate Librean, Etxepare institutuaren bitartez. Errusian ere egon naiz. Hizkuntza gehiago ikasi al dituzu? Zeinu hizkuntza, frantsesa, italiera eta katalana. Baina hizkuntzek denbora eta motibatuta egotea eskatzen dute. Zergatik erabaki zenuen alemanari lehentasuna ematea? Bertako kultura eta literatura gustatu zitzaizkidan eta gehiago sakontzea erabaki nuen. Ikasketak bukatu ondoren, Alemaniara joatea erabaki nuen eta irakasle eta itzultzaile lanak egin nituen bertan. Alemanak indarra hartu du, baina beste hizkuntza batzuek ikasle gehiago dituzte. Zer diozu alemaniarrei buruz? Alemana ikastea lana errazago topatzeko modu bat zela iruditu zitzaidan. Izan ere, gehienek ingelesa ikasten dute. Ni ere aurreiritzi askorekin joan nintzen Alemaniara, baina alemana herrialde askotan hitz egiten da (Austrian, Liechtensteinen, Suitzan, Afrikako herrialde batzuetan, Luxenburgon, Belgikan…) eta Alemanian kultura oso ezberdinak dituzten herriak daude. Alemanian, prusiarrak oso zorrotzak eta burugogorrak direla esaten dute. Guk, ordea, alemaniar guztiak halakoak direla esaten dugu. Aurreiritziak alde batera utzi eta sakondu egin behar da. Alemaniak oso historia interesgarria du. Alemanak ate asko ireki al dizkizu? Bai. EHUko Itzulpengintza sailean lan egiten dut eta itzultzaile lanak ere egiten ditut. Aurten, adibidez, Momo liburua itzuli dut alemanetik euskarara. ‘Momo’ liburua ez al zegoen ba euskarara itzulita? Bai, baina gaztelaniatik itzuli zuten. Zuzeneko itzulpenari gero eta garrantzi gehiago ematen zaio. Walter Benjaminen saiakerak ere itzuli ditut. Zer lan egiten duzu EHUn? Aleman eskolak ematen ditut eta ikerketak egiten ditugu. Alemana ama hizkuntzan ikastearen eragina aztertzen ari gara, adibidez. Bestalde, euskal itzultzaile, zuzentzaile eta interpreteen elkarteko (Eizie) zuzendaritza taldeko kidea naiz. Nola suertatu da euskal poesiaren antologia egiteko aukera? 2012-2013an, Berlinen bizi nintzela, Eye argitaletxeko editoreak idatzi zidan. Hasieratik oso proiektu interesgarria iruditu zitzaidan. Argitaletxea Austrian dago eta hizkuntza gutxituetan espezializatua dago. Zein poema aukeratu dituzue libururako? Alemanera itzuli den lehen antologia da. Aniztasuna bilatu dugu, autoreei, garaiei, gaiei, teknikei… dagokienez. Antologia askotan Gipuzkoako gizonezkoak nagusitzen dira eta horrekin hautsi nahi genuen. Garrantzi handia eman diogu emakumeen presentziari. Bestalde, hartzaileak alemaniarrak izango direnez, euskal kulturaren berri ematen saiatu gara. Hori dela eta, XVI. mendeko baladak, kanta herrikoiak eta bertsoak ere sartu ditugu. Hautatutako autoreen artean, Andoni Salamero, Joxan Artze, Joseba Sarrionandia, Maialen Lujanbio, Uxue Alberdi, Jon Mirande, Xabier Lete, Bittoriano Gandiaga, Xabier Lizardi, Tene Mujika, Tere Irastortza, Itxaro Borda… daude. Liburuak irudiak ditu eta horietako bi Berek eta Koldo Cadiernok egin dituzte. Liburua Austriako eta Alemaniako toki askotan aurkeztu dugu eta jendeak oso ondo hartu du.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Mitxel Badiolaren heriotzaren lehen urteurrena

2025/05/11
Urretxu
2

Aitxitxe Fest jaialdia egingo dute hilaren 31n, Haritz Berasategiren oroimenez

2025/05/09
Urretxu eta Zumarraga
3

Punta-puntako alpinistak eta musika, Xabier Ormazabal bekaren aurkezpenean

2025/05/08
Urretxu
4

Urretxu eta Zumarragako udal ordezkariek eta langileek Euskaraldiarekin bat egin dute

2025/05/10
Urretxu eta Zumarraga
5

Elene Letek ez du Realean jarraituko

2025/05/10
Zumarraga
6

Aner Arozena zumarragarrak eta Adirane Peñagarikano urretxuarrak irabazi dute Izazpiko Igoera

2025/05/11
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT