Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

«Amelio Mendijur hil zenean saldu ziren egunkari gehien»

Urretxu eta Zumarraga
2019/12/10
Otamotz
Mari Jose Elgarrestak (Zumarraga, 1955) 50 urte daramatza egunkariak saltzen eta banatzen. Hilaren 31n erretiroa hartuko du eta Areizaga kaleko kioskoa itxi egingo da. Zure familiak urte asko daramatza egunkari salmentan. Noiztik? Negozioa nire aitonak hasi zuen, 1942an. Rufino Elgarresta zuen izena. Postaria zen eta Renfeko langileren batek egunkariak etxeetara banatzea eskaini zion. Hala hasi zen. Etxeko guztiok umetatik lan egin dugu hemen. Etxean negozio bat dagoenean, etxeko guztiei tokatzen zaie laguntzea. Bost anai-arreba gara eta Maria Jesusek eta biok hartu genuen ardura. Asko aldatu al da negozioa urte hauetan guztietan? Noski. Duela 50 urte karroarekin lan egiten genuen oraindik, ez baikenuen autorik. Nire ama izan zen gidatzeko baimena eskuratu zuen lehena. Ordurako 45 urte zituen. Autoa aurrerapauso nabarmena izan zen. Autoari esker, bi herrietako auzo gehiagotara heldu ginen: Leturiatarren plaza, Aparizio auzoa… Beti Renault autoekin lan egin dut: hasieran bi Renault 4, ondoren Kangoo bat eta egun Megane bat. Egunkariak banatzen hasi zineten eta ondoren kioskoak ireki zenituzten. Lehenengo kioskoa aitonak egin zuen, egungo Areizaga-Kalebarren plazan, Urolako trenbidearen ondoan. Egungoek, bai Urretxukoak eta bai Zumarragakoak, 48 urte dituzte. Garai batean ia etxe guztietan erosten zen egunkaria. Ez zegoen Internetik. Ezta telebistarik ere! Duela 50 urte El Diario Vasco eta La Voz de España egunkariak saltzen ziren gehien. Arratsaldeetan, berriz, La Unidad. Egun askoz ere egunkari gutxiago saltzen dira. Aldizkarien salmenta ere asko jaitsi al da? Egun, Salvame eta antzeko telebista saioak direla eta, askoz ere aldizkari gutxiago saltzen dira. Izan ere, txutxu-mutxu aldizkariak ziren gehien saltzen zirenak. Egun, aldizkaria argitaratzen denerako, jendeak jakin beharreko guztia telebistaren bitartez jakin du. Gehien saltzen den txutxu-mutxu egunkaria Hola da, betidanik.  
«Negozioa Rufino Elgarresta nire aitonak hasi zuen, 1942. urtean» «Gabonetako loteria zozketaren ondoren egunkari salmenta bikoiztu egiten zen»
Kirol aldizkari asko saltzen al dira? Kirol egunkariek nahiko ondo eusten diote, baina kirol aldizkari oso gutxi saltzen dira. Txirrindularitza gustatzen bazaizu, aldizkaria argitaratzen denerako telebistan lasterketa guztiak ikusi dituzu. Zein egunetan saldu zen egunkari gehien? Amelio Mendijur txirrindulariaren heriotzaren biharamunean. Mendijurren heriotza kolpe latza izan zen: herrikoa zen, etorkizun oparoa zuen, herrian bertan izandako istripu baten ondorioz hil zen… Bere heriotzaren biharamunean mundu guztiak egunkaria erosi zuen. Bestalde, garai batean Gabonetako loteria zozketaren biharamunean ere egunkari asko saltzen ziren. Egun arrunt batean halako bi. Nolakoa da zure egunerokoa? 04:30ean jaikitzen naiz. Egunkariak jaso eta banaketa egiten hasten naiz. Banaketa 06:45 aldera bukatzen dut. Ondoren, beranduago heltzen diren egunkariak hartu eta kioskora etortzen naiz. 13:00ak arte egoten naiz hemen. Hiru atseden egun bakarrik ditugu: abenduaren 25a, urtarrilaren 1a eta Aste Santuko larunbata. Lan gogorra al da? Ezagutzen al duzu urteko ia egun guztietan 04:30ean jaikitzeko prest dagoen inor? Larunbatetan eta igandetan lan egiten dugu eta ez dugu oporrik. Gaur egun, jendea ez dago horrela lan egitera ohituta. Zure alabek ez dute negozioarekin jarraituko. Ez dute nahi. Nahi izan balute, nire babesa izango lukete, baina lanbide honek ez du etorkizun onik. Alabek ikastea erabaki zuten eta pozten naiz. Zer gertatuko da kioskoarekin? Itxi egingo da. Bezeroek beste nonbaiten erosi beharko dute egunkaria. Ahizparen kioskoan, adibidez. Bestalde, Urretxun egunkariak etxez-etxe banatzeari utziko diogu. Izan ere, ahizpa Zumarragako banaketaz arduratzen da eta ni Urretxukoaz. Zer egin behar duzu erretiroa hartu ondoren? Atseden hartzeko gogoa dut. Ez naiz aspertzeko beldur. Izan ere, aisialdian gauza asko egiten ditut. Batez ere, alabekin eta bilobekin egotea gustatzen zait. Zer esan dizute bezeroek? Batzuk eskerrak eman dizkidate egindako lanagatik. Beste batzuk triste ageri dira egunkaria etxean jasotzeari utziko diotelako. Egunkaria buzoian hartzea oso erosoa da, baina erretiroa hartzeko ordua heldu zait.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT