Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Patxi Urrestarazu: XXI. mendeko Iparragirre

Urretxu eta Zumarraga
2020/01/24
Otamotz
Urretxuarrak Joxe Mari Iparragirreren jaiotzaren 200. urteurrena ospatzen ari dira aurten. Iparragirrek seme-alaba asko izan zituen, baina ez dira horiek bere oinordeko bakarrak. Bere oinordekoen artean daude Urretxuko musikari guztiak ere. Izan ere, Urretxu oso herri musikazalea da, hein handi batean Iparragirreren eraginez. Bere ondorengo ezagunenetako bat Patxi Urrestarazu da. Urrestarazu non, musika han. Urrestarazu Etxarri-Aranatzekoa (Nafarroa) da. Gurasoak musika zaleak ziren eta beraien eraginez zaletu zen: «Jaio baino lehenagotik musikaria naizela esan ohi dut. Aitak musika eskolak ematen zituen eta amari pianoa jotzen irakatsi zion. Hala ezagutu zuten elkar. Niri ere aitak irakatsi zidan». Urrestarazuren aita 1946an etorri zen Urretxura, herriko banda zuzentzera. Hurrengo urtean bere familia ekarri zuen. Patxik bi urte zituen. «Garai hartan musika banda zibilen zuzendarien erakundea zegoen. Urretxun zuzendaria behar zuten eta aitak etortzea erabaki zuen. Lehenago, Nafarroako Cortes herriko banda zuzendu zuen». Bandako zuzendariak diru asko irabazten ez zuenez, Madaya enpresan ere lan egin zuen eta musika eskolak ematen zituen. Organoa jotzen zuen, Etxarri-Aranatzeko banda sortu zuen eta konposatzailea ere bazen. Besteak beste, Urretxuko martxa konposatu zuen. Bere semeak, erreportaje honetako protagonistak, 15 urte besterik ez zituen bandan jotzen hasi zenean. Oraindik bere aita zen zuzendaria. «Aitarekin pianoa jotzen ikasi nuen, baina bandan denetik jo nuen: flauta, danborra… Azkenean saxofoia jo nuen».  
«Jaio baino lehenagotik musikaria naizela esan ohi dut» «Jaiki eta egiten dudan lehen gauza irratia piztea da»
  Banda desegin zenean, Ordiziako errondailan gitarra jo zuen. Lau urte eman zituen bertan. Soldadutzan, berriz, euskaldunez osatutako abesbatza batean abestu zuen. Soldadutzatik bueltan Ritmo y melodia berbena taldean jo zuen. «Hasieran baxua jotzen nuen, baina teklatua jotzen zuenak taldea utzi zuen eta teklatua jotzeko eskatu zidaten. Zazpi urte inguru eman nituen talde horretan». Taldea desegin zenean, bateria-jotzaileak eta Urrestarazuk Josu eta Jokin bikotearekin jo zuten. Ondoren, Askotan berbena taldean jo zuen. 18 bat urte eman zituen talde horretan. «Ezkontza eta dantzaldietako musikaria nintzela esaten dut». Egun, Urretxuko jaietako txistulari kontzertuan jotzen du. «Kontzertua Jose Mari Lasak zuzentzen zuenean, gitarra jotzen nuen. Egun, Ibon Garmendiarekin, baxua jotzen dut. Nahiago dut. Izan ere, adinean aurrera noa eta baxua jotzea errazagoa suertatzen zait». Bestalde, 1985etik Goiargi abesbatzako kidea da. Iparragirrek Gernikako Arbola konposatu zuen eta asko bidaiatu zuen, baina ez zituen hainbeste instrumentu jo eta ez zuen hainbeste taldetan jo. Urrestarazu eta musika, bat dira. «Jaiki eta egiten dudan lehen gauza irratia piztea da. Musika klasikoa entzuten dut gehienbat. Zenbat eta orkestra handiagoa, hobe. Dena den, beste musika mota batzuk ere gustatzen zaizkit: trikitixa, txistua… Festetan, txistua entzuten ez badugu, ez dira festak!». Euskal musikari asko gustatzen zaizkio: Benito Lertxundi, Xabier Lete, Lurdes Iriondo, Estitxu… Batez ere, azken hau. «Bere ahots fina asko gustatzen zitzaidan». Abestiei dagokionez, Txoria txori gustatzen zaio gehien. «Txoria txori kantak toki guztietan arrakasta du. Behin, Goiargikook Burgoseko taberna batean abestu genuen. Bertakoei asko gustatu zitzaien eta letra gaztelerara itzuli genienean, are gehiago. Aho zabalik gelditu ziren». Baina, aipatu bezala, musika klasikoa gustatzen zaio gehien. Bere konpositore kuttuna Beethoven da. Aurten bere jaiotzaren 250. urteurrena ospatuko da. «Aitak Beethovenen partiturak zituen eta bere obrak jotzen zituen: Claro de luna, Para Elisa… Tchaikovsky, Mozart, Handel… ere gustatzen zaizkit, noski. Handienak dira. XX. mendeko konpositore batzuk ere gustuko ditut (Rodrigo, Ravel…), baina XXI. mendekoak…». Bere seme-alabek ere musika ikasi zuten eta bilobetako bat, Axen, oso zalea da. XXI. mendeko Iparragirrek ere badu oinordekoa, beraz. IMG_8937 IMG_8940 IMG_8941 IMG_8944 IMG_8946 IMG_8947 IMG_8950 IMG_8953 IMG_8956

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT