Agiña auzoko birziklagunearen inguruan eta Urola ibaiaren ertzean isurketak
Eguzki talde ekologistak Agiñako bidegurutze ondoan dagoen birziklagunearen inguruan eta Urola ibaiaren ertzean isurketak egin direla salatu du. Eguzkikoek botatako zikinkeria guztia jasotzen saiatu dira, baina pneumatiko batzuk eta telebista baten karkasa ezin izan dituzte errekatik atera. Zikinkeria hori guztia bota duenak ingurumenaren aurkako delitua egin duela gogoratu dute. Hori dela eta, erakundeei kontrolak areagotzeko eta, tokatzen denean, isunak jartzeko eskatu diete.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide