Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Haurrek kultura maitatzea helburu duen egitaraua aurkeztu dute

Urretxu eta Zumarraga
2020/02/06
Otamotz
Urretxuko eta Zumarragako udalek 2020ko haurrentzako programazioa aurkeztu dute. Antzerkia, zinea eta familientzako tailerrak egongo dira, besteak beste. Helburua haurrak aisialdian kultura kontsumitzera ohitzea da. Arte eszenikoei dagokienez, sei emanaldi egongo dira: hilaren 16an Potx eta Lotx pailazoek Etxean ikuskizuna egingo dute, martxoaren 22an K-baret musikalaz gozatzeko aukera egongo da, maiatzaren 17an Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Bizi dantza ikuskizuna egingo dute, urriaren 18an Hecho en Casa konpainiak Cyrano lana antzeztuko du, azaroaren 22an Trakamatraka kontzertu eta tailer didaktikoaz gozatzeko aukera egongo da eta abenduaren 6an Txan Magoak Hausle ikuskizuna egingo du. Saio guztiak Labeaga aretoan izango dira 17:00etan, Pirritx, Porrotx eta Marimototsena izan ezik. Hauek bi saio eskainiko dituzte Ederrena pilotalekuan: 16:30ean eta 18:30ean. Sarrerek 5 euro balio dute (Pirritx, Porrotx eta Marimototsenak 7). Bonuak ere salgai jarri dira: hilaren 14a arte Urretxuko kultur etxean eta hilaren 16an, 16:00etatik 17:00etara, Labeaga aretoan. Haurren bonuak 20 euro balio du eta haurrari heldu batekin joateko aukera ematen dionak, 30 euro. Bestalde, hilaren 23an, martxoaren 8an, apirilaren 19an, urriaren 11n eta azaroaren 15ean Zine Txiki nazioarteko zinemaldiko pelikula esanguratsuenak emango dituzte: 17:00etan, Labeaga aretoan. Sarrerak euro bat balio du. Lehenago, larunbat honetan, trebezia lehiaketako finala jokatuko dute toki berean. Finala 17:00etan hasiko da eta sarrera doan izango da. Sormen tailerrak imagenes2486aSormen tailerrak ere antolatu dituzte. Oihane Vicente dantzariak Dantza Familian tailerra egingo du igandean, martxoaren 1ean, apirilaren 5ean, maiatzaren 3an, urriaren 4an, azaroaren 8an eta abenduaren 6an, 11:00etatik 12:00etara, Labeaga aretoan. 3-8 bitarteko haurrei zuzendua dago eta heldu batekin parte hartu behar dute. Saio bakoitzeko 10 euro ordaindu behar da. Urretxuko kultur etxean eman behar da izena. Josu Marotok, berriz, Arte Digitala Familian ikastaroa emango du. Tablet bat erabiliz, marrazketa digitalaren oinarriak ezagutuko dituzte. Familia bakoitzak bere tableta eraman behar du. Saioak martxoaren 1ean eta apirilaren 26an izango dira, 17:00etatik 18:30era, Labeaga aretoan. Tailer hori 7-12 urte bitarteko haurrak dituzten familiei eta 13-14 urteko gaztetxoei zuzendua dago. Familia bakoitzak 10 euro ordaindu behar du. Urretxuko kultur etxean eman behar da izena. Iñaki Casasek Mahai Jolasak Familian tailerra emango du. Saioak urriaren 4an eta azaroaren 8an izango dira: 17:00etatik 20:00etara, Labeaga aretoan. 8-12 urte bitarteko haurrak dituzten familiei eta 13-16 urteko gazteei zuzendua dago. Urretxuko kultur etxean eman behar da izena. Doakoa da. K-baret tailerra, berriz, martxoaren 15ean izango da: 17:00etatik 19:00etara, Labeaga aretoan. K-baret ikuskizuneko aktoreekin antzerkia eta dantza egiteko aukera egongo da. 10 urtetik gorakoei zuzendua dago eta 5 euro ordaindu behar da. Tailerrekin bukatzeko, apirilaren 5ean, maiatzaren 10ean, urriaren 25ean, azaroaren 29an eta abenduaren 20an zirku tailerrak egingo dira. Labeaga aretoan izango dira, 17:00etatik 19:00etara. 3 urtetik gorako haurrei zuzendua dago eta 5 euro ordaindu behar da saioko. Bukatzeko, haurren opor garaietan eta jai egunetan ere beraientzako ekintzak eta tailerrak egongo dira: hilaren 21ean eta 22an dantzaldiak egongo dira inauteriak direla eta, Pazko Astean Antion jolasak egongo dira eta Urretxuko pilotalekuan haur parkea, uztailerako udalekuak antolatuko dituzte eta Gabonetan haur parkea egongo da Urretxuko pilotalekuan. Aurkezpen ekitaldia Egitaraua atzo aurkeztu zuten Mikel Serrano Zumarragako alkateak eta Maialen Fidalgo Urretxuko zinegotziak. Fidalgok bi herrietako kultur teknikariei eskerrak eman zizkien. «Urte osoko egitaraua urte hasierarako lotzea oso zaila da». Programazioko protagonistak haurrak direla gogoratu zuen. «Haurrak erdigunean jartzen saiatu gara. Ez da haurtzaindegi bat edo haurrak entretenituta edukitzeko toki bat, haurrei protagonismoa ematen dien programa bat baizik. Haurrek kultura eta aisialdia lotzea eta familiak elkartzea da helburu. Kalitatezko aisialdiaz hitz egiten ari gara». Serranok bi udalen arteko elkarlanaren garrantzia azpimarratu zuen. Biek Urretxuko eta Zumarragako familiak parte hartzera animatu zituzten eta eskuorriak bi herrietako ikastetxeetan banatuko dituztela aipatu zuten.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT