Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Pintura, gaitzaren aurkako terapia

Urretxu eta Zumarraga
2020/02/07
admin
Santi Pelaezek Bidaiatzen pintura erakusketa ireki zuen atzo Zumarragako kultur etxean. Erakusketaren eskutik, urrutiko eta gertuko toki ezberdinetara bidaiatu daiteke, baina baita gaitz mentalen mundura ere. Gaitz hauen inguruan estigma eta desinformazio ugari dago eta hitz egitea komeni da. Horixe da Pelaezek egin duena: eskizofreniak bere baitan ixtera eraman zuen eta pinturak zulotik ateratzen lagundu dio. Margolari honek 44 urte ditu. Ordizian jaio zen, baina umetan Hondarribira joan zen. Duela hiru urte Goierrira itzuli zen. Beasainen bizi da. Estudioa etxean bertan du. Iazko ekainetik Gureak enpresaren Ordiziako tailerrean lan egiten du. «Oso gustura nago. Gureaken lan egiten hasi nintzen arte, kezkatuta bizi nintzen pinturatik bizitzea lortzen ez nuelako. Orain, diru arazorik ez dudanez, berriro pinturaz gozatzen ari naiz. Zaletasun bat da, ez obligazio bat». Komiki zalea Komikien eskutik zaletu zen, umea zela. «Eskulanak eta pintura oso gustuko nituen, baina selektibitatea egin ondoren Filosofia ikastea erabaki nuen. Ez nuen lehen ikasturtea amaitzea lortu. Gaixotasunak nire baitan ixtera eraman ninduen», azaldu du. Pinturari esker atera zen zulotik. «Margotzen hasi nintzenean, berriro martxan jarri nintzen. Bizikleta hartu eta pedalak ematen hastea bezala izan zen». Javier Sagarzazu margolari hondarribiarraren akademiara joan zen eskolak hartzera eta ondoren bere laguntzailea izan zen. «Idazkari lanak egiten nituen, Internetez arduratzen nintzen, erakusketak muntatzen laguntzen nion…». Ondoren, Beasainera etorri zen. Estudioa etxeko egongelan du. Teknika ezberdinak erabiltzen ditu. «Olioa eta akuarela gustuko ditut, arkatzarekin hirietako paisaia asko egin ditut, pintura akrilikoarekin beldurrezko koadroak egin ditut…». Zumarragako erakusketan bere bidaietan eta txangoetan ezagutu dituen tokietako paisaiak eta detaileak ikus daitezke: New York, Erroma, Napoles, Maroko, Alegi, Segura, Beasain, Zumarraga… Kritika soziala ere egin du. «Hiru koadrotan Rihanna, Cara Delevingne eta beste modelo bat ageri dira. New Yorkeko koadroetan lan handia egin nuen eta ondoren ez nuen saltzea lortu. Hori dela eta, koadro horiek berriro egin nituen, atzean modeloak jarrita apaingarri bezala. Helburua saltzen diguten zoriontasun eredua kritikatzea eta nire lana aldarrikatzea da». Artearen merkatuarekin ere kritiko ageri da. «Nire lanak ferietara eramaten nituen. Singapurreko eta Hego Koreako ferietan parte hartu nuen, besteak beste. Baina galeriek dirua kobratzen dizute zure lanak ferietara eramatearen truke eta koadrorik saltzen ez baduzu dirua galtzen duzu. Hori dela eta, egun nire lanak herrietako aretoetan bakarrik erakusten ditut».

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Santa Anastasia jaietako egitaraua

2025/07/04
Urretxu
2

Pello Biain filosofia irakasleak erretiroa hartu du

2025/07/05
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxuko Euskal Jaiko herri bazkarirako txartelak hilaren 15ean jarriko dira salgai

2025/07/04
Urretxu
4

Zea Mays eta Gozategi taldeek joko dute Urretxuko jaietan

2025/07/04
Urretxu
5

Urretxu-Azkoitia errepidean autoak txandaka pasako dira astelehenetik aurrera

2025/07/04
Urretxu eta Zumarraga
6

Nahia Garrido igerilari urretxuarrak zilarrezko domina lortu du Europako txapelketan

2025/07/04
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT