Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Urretxuko Udalak Irimoko biodibertsitatea hobetuko du

Urretxu eta Zumarraga
2020/02/18
Otamotz
Urretxuko Udalak Irimo mendiko biodibertsitatea hobetzeko plana aurkeztu du. Datozen urteetan udalak Irimon dituen lursailetan bertako espezieak landatuko ditu. Basoinsa ingurumen ingeniaritza enpresa arduratuko da lanez. Plana atzo aurkeztu zuten, udaletxean. Ekitaldian Jon Luqui alkateak eta Basoinsa enpresako Mikel Sarriegik parte hartu zuten. Luquik egitasmo hau Legealdi Planean jasota dagoela aipatu zuen. Zehazki, Agenda 21 planean eta klima aldaketaren aurkako planean. Udalak azken hamarkadetan hainbat lursail eskuratu ditu eta datozen urteetan bertako biodibertsitatea hobetuko du. Zuhaitz eta zuhaixka batzuk beste batzuengatik ordezkatuko ditu. Epe motzean lau lursailetan lan egingo du. Horietako bi Pagoeta auzoan daude, beste bat Santa Barbaran eta azkena Joxe Mari Iparragirre institutuaren azpian. Egitasmo honek biodibertsitatea hobetzeko balioko du, baina baita institutu azpiko lursailari egonkortasuna emateko ere. Gainera, erabilera didaktikoa izango du. Horrekin lotuta, Zuhaitz Eguna berreskuratuko dute. Ostegun honetan herriko ikastetxeetako ikasleek 100 zuhaitz landatuko dituzte institutu azpiko lursailean eta igerileku ondokoan. Lau lursailak Sarriegik pasiotarren komentuaren gainean dagoen lursailak landaretza aberatsa duela esan zuen. Lursail honen zabalera hektarea erdikoa da. Igerileku ondoko pinudian, berriz, 40-45 urte dituzten pinuak daude. Pinu hauen egurra aprobetxatzeko garaia heldu da eta pinuak bertako espezieengatik ordezkatuko dituzte. Institutu azpiko lursailak 2,5 hektarea ditu. Egun belardia da eta egonkortasun arazoak ditu. Santa Barbara ondokoari dagokionez, 2.368 metro koadro ditu. Bertan larizio pinuak daude. Oraindik ez da beraien egurra aprobetxatzeko garaia, baina askok bi edo hiru enbor dituzte goialdean eta adarrak hausten ari dira. Behar den tokietan bertako espezieak jarriko dituzte. Baso mistoa dagoen tokietan haritzak eta lizarrak landatuko dituzte, batez ere. Erreka bazterretako lurretan, berriz, haltzak eta lizarrak. Ingurua edertzeko erabili diren lursailetan lizarrak, astigarrak eta haritzak landatuko dituzte, batez ere. Ia 4.000 landare landatuko dira. Bestalde, itxiturak jarriko dira ganadua sartu ez dadin eta pinuak kontu handiz aterako dituzte bertako landaretza ez hondatzeko. Horretaz gain, espezie inbaditzaileak kenduko dituzte eta txorientzat eta saguzarrentzat habiak jarriko dituzte. Irimoko lursail gehienak pribatuak dira, baina udala pixkanaka lursailak eskuratzen ari da. Iazko abenduan lursail bat eskuratu zuen Santakutz ondoan. Azken lursail honek 48.000 metro koadro ditu eta Eusko Jaurlaritzaren 50.000 euroko diru laguntzarekin erosi zen.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
4

Aitxitxe Fest jaialdia egingo dute hilaren 31n, Haritz Berasategiren oroimenez

2025/05/09
Urretxu eta Zumarraga
5

Punta-puntako alpinistak eta musika, Xabier Ormazabal bekaren aurkezpenean

2025/05/08
Urretxu
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT