Gaixo gehien apirilaren 7an egon ziren, 21 hain zuzen ere

Zumarragako ospitalean ez dago koronabirusa duen gaixorik. Gelditzen zen bakarrari, asteartean eman zioten alta. Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailak martxoaren 15etik gaurdainoko datuak eman ditu. Martxoaren 15ean lau gaixo zeuden eta, pixkanaka, kopuruak gora egin zuen. Egun okerrenak martxoaren 31tik apirilaren 13a bitartekoak izan ziren. Apirilaren 7an 21 gaixo zeuden. Kopurua jaisten hasi zen eta apirilaren 26tik aurrera etengabe egin du behera.