Pablo Ormazabal beasaindarra aita santuaren aurkako dokumentu bat sinatzeagatik kendu zuten kargutik
Pablo Ormazabal beasaindarra Zumarragako Andre Mari Jasokundekoaren parroko berria izango da. Ormazabalek Pedro Laskurainen tokia hartuko du.
Ormazabal Donostiako seminarioko errektore ohia da. Kargutik kendu zuten, aita santuaren aurkako dokumentu bat sinatzeagatik (heretikotzat jotzen zuten).
Laskurain Soraluzekoa da eta 2011n heldu zen Zumarragara. Igandeko mezan eman zuen aldaketaren berri. Bera Zumaiako parrokiara joango da.