Jotxin Iturbe da lehendakaria

Urola futbol taldeak zuzendaritza berria du atzotik. Lehendakari berria Jotxin Iturbe zumarragarra da. 43 urte ditu, hiru seme-alabaren aita da eta Urolan jokatu zuen, gazte mailara arte. Lehendakari ordea eta diruzaina Mikel Igartua izango da, bigarren lehendakari ordea Amaia Aranburu eta idazkaria Jon Etxeberria. Gainontzeko kideak Estitxu Gomez, Iñaki Aranzadi, Anton Arratibel, Marijo Maniega, Ibon Izagirre, Joseba Okariz, Angel Balbas eta Rosa Garrido dira. Aranzadi, Balbas eta Maniega aurreko lau urteetan ere zuzendaritzako kide izan dira.