Osasun Sailaren gaurko txostenak COVID-19aren probetan bi positibo atzeman ditu Urretxun eta bat Zumarragan
Osasun krisia hasi zenetik, 435 dira COVID-19a atzemateko PCR proban positibo eman duten goierritarrak. Atzotik gaurra egindako probetan bi positibo berri atzeman dituzte Urretxun eta bat Zumarragan.
Nekane Murga Osasun Sailburuak atzoko agerraldian adierazi zuen moduan, EAEn COVID-19arekin kutsatutakoen kopuruak hazkunde handia izan du. EAE osoan 428 dira atzotik gaurra zenbatu diren positiboak, hain zuzen ere, 74 Gipuzkoan, 38 Araban eta 311 Bizkaian . Euskal Autonomia Erkidego mailan 6 eri daude ZIUn ospitaleratuak, eta 16 dira atzo ospitalera eramandakoak. Guztira 60 dira ingresatuta daudenak.