Osasun sailak zabaldutako txosten epidemiologikoaren arabera, beste positibo kasu berri bat atzeman dute Zumarragan
Atzo Zumarragan atzeman zuten positiboaz gain, 24 orduan beste kasu bat atzeman du Osasun Sailak Zumarragan bertan. Osasun krisia hasi zenetik dagoeneko 88 dira positibo eman duten zumarragatarrak eta 26 berriz, urretxuarrak.
Gipuzkoan 72 positibo zenbatu ditu Osasun sailak; Araban 75 izan dira, eta Bizkaian 402. Euskal Autonomia Erkidego mailan 9 eri daude ZIUn ospitaleratuak, eta 26 dira atzo ospitalera eramandakoak. Guztira 112 dira ingresatuta daudenak.