Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kultura

Iparragirre eta Lete omenduko dituzte larunbatean Antion

Zumarraga

Joxan Goikoetxea akordeoilariak Euskamerata taldearekin joko du. Letek prest utzitako bi kanta estreinatuko dituzte. Gaur da gonbidapena eskatzeko azken eguna.

2020/09/02
Otamotz

Larunbatean Antioko Musikaldiaren 37. edizioa izango da. Lehen kontzertua Joxan Goikoetxea akordeoilariak eta Euskamerata boskoteak egingo dute. Joxe Mari Iparragirre eta Xabier Lete omenduko dituzte, Iparragirre eta Lete: bi min kantuan izenburua duen emanaldian. Aurten Iparragirreren jaiotzaren 200. urteurrena da eta Leteren heriotzaren hamargarrena.

Goikoetxea izan da omenaldiaren bultzatzailea. «Aurten bi gonbidapen berezi jaso ditut: Donostiako Musika Hamabostaldikoa eta Zumarragakoa. Aurtengo urteurrenen inguruko zer edo zer egitea proposatu zidaten: Iparragirre, Lete, Elkano, Bello Portu… Leteren musikari eta lagun mina izan nintzenez, Leteren inguruko zerbait egitea espero zuten. Lete eta Iparragirre uztartzea proposatu nien eta ideia asko gustatu zitzaien».

Letek Iparragirrerekin lotura izan zuela gogoratu du. «1981ean ekitaldi asko antolatu ziren Urretxun, Iparragirreren heriotzaren mendeurrena zela eta: hitzaldiak, diskoak… Oso urte emankorra izan zen eta orduan egindako argitalpenak orain arte egindako garrantzitsuenak dira. Letek hitzaldietako bat eman zuen, disko batean eta komiki batean parte hartu zuen…».

Gainera, Iparragirre eta Lete gai berberen inguruan aritu ziren behin baino gehiagotan. «Abesti batean Iparragirrek Argentinako egoera oso tamalgarria dela dio eta gazteei Habanara joatea gomendatzen die. Letek, berriz, Habanera kanta egin zuen eta aurkezpenean betidanik XIX. mendeko Habanarekiko kuriositatea izan zuela aipatu zuen. Bestalde, biak arrazakeriaren aurka azaldu ziren: Iparragirre Beltzerana kantan eta Lete Ez kanta beltza abestian».

Goikoetxeak eta Euskameratak Iparragirreren eta Leteren kantak eta bizipenak gurutzatuko dituzte, Iñaki Beraetxe errezitatzailearen laguntzarekin. «Beraetxek testu batzuk errezitatuko ditu kanta bakoitzaren hasieran, baina une batzuetan ez dugu argi utziko norena den abestia, entzuleekin jolasteko».

Klasikoak entzuteko eguna

Beste autore batzuen obrak ere joko dituzte. «Ez da kontzertu konbentzionala izango. Ez da Iparragirreren eta Leteren klasikoak entzuteko eguna izango. Hori askotan egin da. Gainera, beraien inspirazio iturri izan ziren poeta eta musikariak entzuteko aukera egongo da. Gernikako Arbola ereserkira hurbiltzeko, Wordsworth poeta ingelesarengana joko dugu, adibidez. Poeta horrek The oak of Gernika (Gernikako haritza) poesia idatzi zuen Iparragirrek Gernikako Arbola konposatu baino 50 urte lehenago eta Iparragirrerentzat inspirazio iturri izan zen. Gainera, Leteren ahotsa entzungo dugu. Hainbat kanta berak aurkeztuko ditu. Bere artxiboa ondo etorri zait horretarako».

Horretaz guztiaz gain, Letek estreinatu gabe utzi zituen bi abesti aurkeztuko dituzte. «Xabier ezagutu genuenok bere lanari segida emateko obligazioa dugu. Larunbatean berak prest zituen bi kanta estreinatuko ditugu. Jacques Brel-en bi egokitzapen dira. Kontzertura joateko aitzakia polita da».

Goikoetxearen ustez, Iparragirre eta Lete Euskal Herriko bi sinbolo dira. «Biak ikono bihurtu dira. Zenbait pertsonaia ikono bihurtzen dira eta ez dakizu ondo kalitateagatik bakarrik den. Horrelako pertsonak ez dira egunero sortzen. Letek Gernikako Arbola kantari garrantzia handia ematen zion. Zaila egiten zaigu ulertzea kanta horrek sortzen zuen zirrara. Lete, berriz, pentsalari handia izateagatik bilakatu da ikono».

Iparragirre eta Lete pertsona bereziak izan ziren eta Antioko baseliza ere toki berezia da. «Lehenengoz joko dut Antion. Bertan jotzeko gogo bizia dut. Ikuskizun hau Antion estreinatzea oso berezia da. Dagoeneko bizpahiru aldiz egon naiz bertan kontzertua prestatzeko. Tokia oso ederra da. Zirraragarria».

Larunbatean 19:30ean kontzertura joan nahi dutenek gonbidapena eskatu behar dute Zelai Arizti kultur etxean. 943 72 91 54 telefonora deitu behar da edo kultura@zumarraga.eus helbide elektronikora idatzi. Gaur da horretarako azken eguna.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Aitxitxe Fest jaialdia egingo dute hilaren 31n, Haritz Berasategiren oroimenez

2025/05/09
Urretxu eta Zumarraga
4

Punta-puntako alpinistak eta musika, Xabier Ormazabal bekaren aurkezpenean

2025/05/08
Urretxu
5

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
6

Urretxu eta Zumarragako udal ordezkariek eta langileek Euskaraldiarekin bat egin dute

2025/05/10
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT