Zumarragan 113 dira positibo eman duten bizilagunak eta Urretxun 49

Gaur eguerdian argitaratutako txostenaren arabera, Osasun sailak zazpi positibo gehiago atzeman ditu Zumarragan eta sei Urretxun.
Gipuzkoan 217 positibo zenbatu ditu Osasun sailak; Araban 122 izan dira, eta Bizkaian 357. Euskal Autonomia Erkidego mailan 48 eri daude ZIUn ospitaleratuak, eta 47 dira atzo ospitalera eramandakoak. Guztira 253 dira ingresatuta daudenak.