Finala hilaren 26an jokatuko da Azpeitian
Xabier Zaldua zumarragarra euskal pentatloi txapelketako finala jokatzeko sailkatu da. Kanporaketa igandean izan zen, Azpeitian, eta Zalduak denbora onena lortu zuen. Lana 12 minutu eta 50 segundotan amaitu zuen. Julen Gabirondo, Arria V, Kepa Peñagarikano, Iñaki Errazkin eta Julen Kañamaresek ere sailkatzea lortu zuten. Finala hilaren 26an jokatuko dute, Azpeitian. 2018ko eta 2019ko txapelketak Zalduak irabazi zituen.