Urretxun ez dute positibo berririk atzeman
Gaur eguerdian argitaratutako txostenaren arabera, azken 24 orduetan Osasun sailak lau positibo atzeman ditu Zumarragan. Urretxun ez du positiborik atzeman.
Gipuzkoan 142 positibo zenbatu ditu Osasun sailak; Araban 70 izan dira, eta Bizkaian 186. Euskal Autonomia Erkidego mailan 56 eri daude ZIUn ospitaleratuak, eta 36 dira atzo ospitalera eramandakoak. Guztira 244 dira ingresatuta daudenak.