Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea|Jaiak

San Martin: festa egin nahi eta ezin

Urretxu,Zumarraga

San Martin jaiak ere ezin izango dira ospatu: igandean ez zen Buzkantza Eguna egin eta Agiña eta San Martin auzoetako bizilagunek antolatzen dituzten festak ere bertan behera gelditu dira.

2020/11/10
Otamotz

Santuak protagonismo guztia galdu dute aurten. Koronabirus santua da protagonista bakarra. Martxotik hona ez da jairik ospatu eta San Martin ere ez da ospatuko. Urretxun eta Zumarragan hiru festa gelditu dira bertan behera: Agiña auzoko jaiak, Urretxuko San Martin Eguneko festa eta Zumarragako Buzkantza Eguna.

Azken hau joan asteburuan egin behar zen, baina udalak bertan behera utzi zuen. Ostiralean eta larunbatean buzkantzarekin egindako pintxoen lehiaketa egiten da eta igandean buzkantza salmenta eta dastaketa. Pintxo lehiaketan Zumarragako hamar bat tabernak parte hartu ohi dute eta urtero ehunka pintxo saltzen dituzte.

Aurten ez da pintxo lehiaketarik egon eta, gainera, Eusko Jaurlaritzaren aginduz, tabernak itxi behar izan dituzte. Zumarragako tabernariek, Urretxukoekin batera, manifestazioa egin zuten larunbatean.

Agiñako San Martin jaiei dagokienez, auzoko bizilagunek antolatzen dituzte. Festa hauek aspalditik ospatzen dira. «Betidanik gogoratzen ditut. Gurasoek ere betidanik gogoratzen zituzten eta beraientzat egun handiak ziren. Baserrietan senitarteko guztiak elkartzen ziren. Gure baserrira txistulariei, txanbolinteroei deitzen genien, eta Azkoitiko udal agintariak ere etortzen ziren. Gainera, Abendaño baserrian taberna bat zegoen eta hor ere festa giroa egoten zen», aipatu du Muxika baserriko Miren Josune Begiristainek.

Festak asko aldatu dira: baserrietan ez dira hainbeste senitarteko elkartzen… eta Agiña Azkoitiko auzo bat izatetik Zumarragako auzo bat izatera pasa da. «Gure etxean elkartzeko ohiturari eutsi diogu, baina etxe guztietan ez da egiten. Eta orain Zumarragako agintariak etortzen dira, baina ez dira gure baserrira etortzen, Oleta elkartera baizik».

Aldaketak aldaketa, San Martin jaiak oso bereziak dira oraindik ere auzoko bizilagunentzat. «Igande eguerdiko bertsolariak eta aizkolariak, bertso bazkaria, San Martin eguneko odolkia, ardikia eta salda… San Martin egunean jende asko etortzen da Urretxutik eta Zumarragatik, gehienbat ardikia jatera. Dirudienez, herrian jendeak ez du ardikia jateko ohiturarik. Agiñan urtero bi ardi jaten ditugu, gutxienez».

Agiña herrigunetik kanpo dago eta, horri esker, pandemia apur bat lasaiago bizitzen ari dira. «Mendia etxe ondoan dugu. Konfinamendua beste era batean bizi izan genuen eta orain ere ezberdin bizi dugu. Baina Agiña ere nahiko triste dago. Izan ere, Oleta elkartea itxita dugu eta ez dugu elkartzeko aukerarik. Hori bai, lehen ez zen ia inor etortzen eta azken aste hauetan jende asko etorri da autoan Agiñara hemendik mendira joateko».

Baikortasun mezua

Jaiak antolatzeko aukera ez izatea ere penagarria da. «Ekainean ezin izan genuen Oletako Trinitate jaia antolatu, orain ezin ditugu San Martin jaiak antolatu… Jaien antolaketak lan handia ematen digu, baina pozik lan egiten dugu auzoaren alde. Guretzat harrotasuna da halako auzo batean festak antolatzea. Gainera, jaiak diru sarrera dira elkartearentzat. Aurten odolkia etxean eta bakarrik jan beharko dugu. Ea datorren urtean jaiak ospatzerik dugun. Inoiz baino gogo gehiagorekin antolatuko ditugu. Animo eta aurrera, honek ezin du gure bizitza gehiegi aldatu, jarraitu beharra dugu».

Urretxuko San Martin auzoko bizilagunek ere ezin izango dute auzoari izena ematen dion santuaren eguna ospatu. Ia 50 urte pasa dira San Martin jaiak antolatzen hasi zirenetik. Luis Mari Perezek hasieratik dihardu antolaketa lanetan. «Festa hau auzotarrok antolatu dugu beti. Hasieran auzoan bertan ospatzen zen eta denetik egoten zen. Antolatzaileok zahartzen joan ginen heinean, ekitaldi kopuruak behera egin zuen».

Gainera, festa tokiz aldatu zuten. «Garai batean Urolako trenbidearen gainetik pasatzen zen zubiaren azpian ematen genuen odolkia. Ondoren, lokal bat utzi ziguten. Aurrerago, Ederrena zaharreko tabernara eta Gernikako Arbola plazara pasa ginen. Azken urte hauetan Iparragirre plazan egiten dugu festa».

Odolkia eta Martintxo txerria

Azken urte hauetan inoiz baino odolki gehiago banatu dutela aipatu du. «Garai batean 20 kilo odolki prestatzen genuen eta azken urte hauetan, berriz, 80 kilo. Herriko harakinek odolkiak egiteari utzi ziotenetik, Debari erosten diogu».

Helduei odolkia jatea gustatzen zaie eta haurrei Martintxo txerritxoa ikustea. «Garai batean txerritxoa zozkatzen genuen. Egun, bi urdaiazpiko zozkatzen ditugu. Urte batean 1.700 euro lortu genituen. Dirua elkarte bati ematen diogu. Hasieran kanpoko elkarteei ematen genien, baina duela urte batzuk herrikoei ematea erabaki genuen. Azken urte hauetan Urretxuko eta Zumarragako Agifesi eman diogu».

Perez bera da Martintxo Urretxura ekarri eta ondoren bere etxera itzultzen duena. «Garai batean Arabako Done Bikendi Harana herritik ekartzen nuen, bertan senitartekoak baititut. Baina hango bizilagunak zahartu egin dira eta txerriak hazteari utzi diote. Azken sei urte hauetan Berrobiko txerri haztegi batetik ekarri dugu. Hilabete bateko txerria ekartzen dugu: ez oso handia eta ezta txikiegia ere. Izan ere, jostalari samarra izatea komeni da, haurrek ondo pasa dezaten».

Perezek txerritxoarekin lotutako hamaika pasadizo ditu. «Egun kaiola batean ekartzen dugu, baina hasieran kartoizko kaxa batean ekartzen genuen. Batzuetan kaxatik irten eta nire atzean jartzen zen. Noizbait belarrian koska egin ere bai!».

Haurrek, txerria ikusteko aukeraz gain, txokolate jana eta jolasak ere izaten dituzte. «Jolasetan parte hartzen duten guztiei opariak ematen dizkiegu. 350 opari inguru banatzen ditugu».

Antolatzaileak penatuta daude ezin dutelako festarik antolatu, noski. Perezentzat urte bereziki gogorra izaten ari da. Izan ere, anbulantzia gidaria da eta koronabirusarekin bizitzea tokatzen ari zaio. «Txirrindulari lasterketetan gidari lanak egiten ditut eta lasterketa asko bertan behera gelditu dira. Herriko festa ezberdinen antolaketan laguntzen dut eta festak ere bertan behera gelditu dira. Eta egunerokoan koronabirusarekin bizi beharra dut. Jendeari osasun eta segurtasun neurriak errespetatzeko eskatu nahi diot, ospitaletan eta adinekoen egoitzetan oso egoera gogorra bizi baitute».

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT