Bihar, 19:00etan, manifestazioa egingo dute
Ostalariek kontzentrazioak egin dituzte gaur eguerdian Urretxu eta Zumarragako udaletxeen aurrean, jatetxeak eta tabernak irekitzearen alde. Bihar, 19:00etan, manifestazioa egingo dute. Areizaga-Kalebarren plazatik abiatuko dira. Bi-Tartean merkatari elkarteak deialdiarekin bat egin du eta bere bazkideei parte hartzeko eskatu die. Edari banatzaileek eta Legazpiko ostalariek ere parte hartuko dute. Ostalariek urretxuar eta zumarragar guztiei gonbita luzatu diete.