ASLE lan sozietateen elkarteko kudeatzailea izan da azken 37 urteetan
Josetxo Hernandez zumarragarrak Txemi Cantera nazioarteko gizarte ekonomia saria irabazi du. Sari hau lan sozietateen elkarteak (ASLE) ematen du. Aurtengoa 30. edizioa da. Hernandez lan sozietateen bultzatzailea izan zen eta ASLEko kudeatzailea izan da azken hamarkadetan. Gainera, Txemi Cantera sariaren bultzatzailea izan zen. Sari hau ekonomia soziala bultzatu duen enpresa edo pertsona bati ematen zaio. Hernandezek maiatzean hartu zuen erretiroa.
Horra hor Goiberri aldizkariak Hernandezi egindako elkarrizketa:
http://goiberri.eus/2020/01/27/lan-sozietate-bihurtzen-ari-dira-erreleborik-ez-duten-enpresa-asko/