Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Gotzaina, gerra eta koronabirusa

Urretxu,Zumarraga

Iruñeko gotzaina Santa Lutzi feria debekatzen saiatu zen, baina ez zuen lortu. Ez dago argi gerra garaian egi zen ala ez. Koronabirusak, ordea, bertan behera utzi behar izatea lortu du.

2020/12/11
Otamotz

Santa Lutzi feria bertan behera gelditu da. Goierri garaiko bizilagunentzat oso feria garrantzitsua da eta oso gutxitan gertatu da halakorik. Feriak Ezkioko Santa Lutzi auzoan du jatorria. Bertan ospatu zen, 1726an Iruñeko gotzainak feria bisitatu zuen arte. Azpiegitura falta dela eta, gizonezkoek eta emakumezkoek ermita barruan pasatzen zuten gaua. Gotzainak, asaldatuta, feria debekatzeko eskatu zien Batzar Nagusiei. Batzar Nagusiek feria debekatu zuten, baina urretxuarrek feria beraien herrian antolatzea eskatu zuten eta 1727tik aurrera Urretxun ospatu zen. Iruñeko gotzainak ez zuen, beraz, feria debekatzea lortu. Gerra garaietan zer gertatu zen jakitea, berriz, ez da erraza. 1936an frontea gertu zegoen eta baliteke feria egin ez izana.

2020an zer gertatuko den, berriz, argi dago. Urretxuko eta Zumarragako udalek zer edo zer antolatu nahi zuten, baina ez dela komeni ikusi zuten. «Uda ondoren erabaki bat hartu beharra genuen eta abenduan egoera zein izango zen jakin gabe betiko feria antolatzeak ez zuen zentzurik. Izan ere, jende asko etortzen da, jende pilaketak egoten dira, bazkariak antolatzen dira, bezperan festa giroa egoten da, aurten gainera asteburua da…», azaldu du Jon Luqui Urretxuko alkateak.

Behin feria ez egitea erabakita, Urretxuko Udala pilota partidei eusten saiatu ziren. Baina horiek ere ez dituzte antolatu azkenean. «Partidak ateak itxita jokatu behar dira eta horrek ez du merezi», gehitu du Maialen Fidalgo zinegotziak.

Zumarragako Udala ere,feria ez antolatzea erabaki ondoren, ekitaldi txikiren bat antolatzen saiatu zen. «Larunbateko azokara etortzen direnekin feria txiki bat egiteko asmoa genuen, baina beharbada behar baino jende gehiago erakarriko zuela pentsatu genuen eta ez antolatzea erabaki genuen», aipatu du Mikel Serrano alkateak.

Pilota partidak ere antolatu nahi izan zituzten. «GRAVN txapelketako finalak Zumarragan jokatu behar ziren, Santa Lutzi egunean. Baina mugikortasun arazoak medio, atzeratu egin dira».

Azkenean, ekitaldi bakarra egongo da: Luzio Gabiriaren omenezko bertsolari jaialdia. Bihar izango da, 19:30ean, Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Aurtengo saioan Andoni Egañak, Maialen Lujanbiok, Miren Artetxek eta Beñat Torres urretxuarrak abestuko dute. Gai jartzaile lana Amaia Iturrioz urretxuarrak egingo du.

Bertso saioari eutsi izana albiste pozgarria da, baina asko da galdu dena: bezperako ardo azoka eta parranda, ganadu feria, barazki eta fruta feria, taloak, herri kirol jaialdia, eguerdiko poteoa… Urretxuarrak eta zumarragarrak burumakur samar daude. Bereziki, bertako baserritarrak, noski.

Kapoiak, etxean

Jose Luis Elgarresta urretxuarrak umetatik ezagutzen du feria. Urtero gozatu du feriaz, zorioneko koronabirusa heldu den arte. «Gerra garaian zer gertatu zen ez dakit. Ez dut sekula entzun. Nik ez dut inoiz suspendituta ikusi. Ez du inoiz kale egin».

Feria bertan behera utzi behar izanak pena ematen dio, noski. «Aspalditik datorren ohitura bat da. Kultura. Urtero, sekulako ilusioa egiten dit feriaz gozatzeak. Oso ondo pasatzen dut».

Elgarrestak kapoiak eramaten ditu feriara eta kapoi lehiaketan parte hartzen du. «Jendea zuk eramaten duzun produktuaz kezkatzea oso polita da. Gehienek oso gutxi dakite kapoiei buruz eta nik azalpenak ematen dizkiet. Santa Lutzi egunak kapoiak ezagutzera emateko balio du. Gainera, egun hori bezero berriak egiteko ere aproposa da», azaldu du.

Hori gutxi balitz, urtero sariren bat irabazten du. Hori bai, ez du jaiaz gozatzeko aukera handirik izaten. «Udalek 14:00ak arte kapoiekin egotera behartzen gaituzte eta ondoren etxera eraman behar ditugu. Egun horretan berandu bazkaltzen dugu. Festaz Santa Lutzi bezperan gozatzen dut, batez ere: ardo azokara joaten gara eta ondoren alabaren etxean afaltzen dugu».

Aurten, hori ere ez. «Aurten etxetik atera ere ez naiz egingo», aurreratu du. Baserritarrentzat ere urte gogorra izaten ari da. «Urtea arraro joan da. Ezertarako ilusio handirik ez dugu. Kapoiak urteroko moduan prestatu nituen, beharbada herri mailako feria egingo zela entzun nuelako. Azkenean, hori ere ez da egingo. Dena den, ez dut kexatzeko arrazoirik: bezero finkoak ditut eta aurten ere kapoi guztiak saldu ditut».

Feria falta

Bere iloba Mikelentzat urtea gogorragoa izan da. Behiak hazten ditu eta behi munduan pandemiak min handiagoa egin du. «Martxoko konfinamendua ez nuen asko antzeman. Ordurako salmentak lotuak nituen. Bigarren olatua, ordea, gehiago nabaritu dugu. Izan ere, garai honetan feria eta lehiaketa asko antolatzen dira eta aurtengoak bertan behera gelditu dira. Gainontzeko urteetan baino ganadu gutxiago saldu da. Ezkortasuna nagusitu da, jendea beldur da eta dena moteldu egin da».

Bertan behera gelditu diren ferien artean, Santa Lutzi feria dago. «Herriko gainontzeko ferien antolaketan parte hartzen dut, baina Santa Lutzi egunean jai izaten dut. Gozatzeko eguna izaten da. Goizean feriatik buelta egiten dut eta arratsaldean idi-probetara joaten naiz, horren antolaketan parte hartzen baitut».

Datorren urtean izan beharko da… Urretxuko eta Zumarragako udalek feria aurkezten duten egunean txosten bat banatzen dute. Bertan, egitarauarekin eta urte horretako parte hartze datuekin batera, feriaren historia jasotzen duen testu bat egoten da. Datorren urtean, Iruñeko gotzainaren inguruko pasartearen ondoren, Txinatik heldutako koronabirus baten eraginez 2020ko feria bertan behera gelditu dela jaso beharko dute.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
4

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
5

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
6

Punta-puntako alpinistak eta musika, Xabier Ormazabal bekaren aurkezpenean

2025/05/08
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT