Herriari buruzko lau kartel ere jarriko dira

Zumarragako Udalak herriaren izena letra handitan jarri du Eitzako sarreran (Beasain-Bergara errepidearen loturaren ondoan). Ondoan herriari buruzko lau kartel handi jarri behar ditu: Antio, Legazpi dorretxea, trenbidea eta saskigintza eta industriari buruzkoak. Herriaren izena eta kartelak argiztatuta egongo dira. Gainera, 500 zuhaitz landatu behar dira inguru horretan. Helburua egoera txarrean zegoen toki bat edertzea da. Egitasmoaren aurrekontua 40.000 eurokoa da eta dirua aldundiak jarri du. Mikel Serrano alkateak eta Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatuak aurkeztu dute proiektua, gaur eguerdian. Kartelak datorren astean jarriko dira eta argiztapena aurrerago.
Irudietan nola geldituko den ikus daiteke.