Zumarragak 855,31 kasu izan ditu 100.000 biztanleko azken 14 egunetan eta Urretxuk 615,02

Gaur eguerdian argitaratutako txostenaren arabera, azken 24 orduetan Osasun sailak zazpi positibo atzeman ditu Urretxun eta bakarra Zumarragan. Jaurlaritzak azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 500 kasu baino gehiago dituzten herriak gorriz markatzen ditu eta biek gorriz markatutakoen artean jarraitzen dute. Zumarragak 855,31 kasu izan ditu 100.000 biztanleko azken 14 egunetan eta Urretxuk 615,02.