Urretxun bost positibo atzeman dira eta Zumarragan ez da positiborik atzeman
Gaur eguerdian argitaratutako txostenaren arabera, azken 24 orduetan Osasun sailak bost positibo atzeman ditu Urretxun. Zumarragan, berriz, ez du positiborik atzeman.
Jaurlaritzak azken 14 egunetan 100.000 biztanleko izandako kasuen arabera herriak gorriz, laranjaz, horiz edo berdez markatzen ditu. Urretxu berdetik horira itzuli da. Berdez azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 60 kasu baino gutxiago izan dituztenak daude, horiz 60 eta 300 artekoak, laranjaz 300 eta 500 artekoak eta gorriz 500dik gorakoak. Urretxuk 131,79 kasu izan ditu 100.000 biztanleko azken 14 egunetan. Zumarraga ere horiz dago: 173,10 kasu izan ditu 100.000 biztanleko azken 14 egunetan. Eusko Jaurlaritzak 60tik jaistea jarri du helburu bezala. Erkidego mailan hori lortzen denean, erkidego mailako itxiera amaitutzat emango da. Hori lortzetik nahiko urrun gaude, ordea. Erkidegoan 251,08 kasu egon dira 100.000 biztanleko azken 14 egunetan.