Urola Garaiko Koordinadora Feministak deituta, ehunka lagunek parte hartu dute martxoaren 8ko manifestazioan.
Lehenengoek koronabirusak eragindako krisiak emakumeak bereziki kolpatu dituela aipatu dute. “Krisialdiak eragin zuzena izan du eremu feminizatuetan, bereziki egoera irregularrean dauden emakume langileen eremuan. Baina krisi hau ez zen pandemiarekin hasi eta Euskal Herriko mugimendu feministan ez gara isilik eta geldi egongo. Sistema kapitalista, heteropatriarkal eta arrazista arrakalatzeko feminismoan antolatu eta kolektiboki borrokan jarraitu behar dugu. Hain zuzen ere, bizitzak sostengatzeko ardurak kolektibizatzeko eta botere harremanak errotik aldatzeko”.