Ipeñarrieta kaleko lokal batek su hartu du eta gasolindegian zegoen auto batek mojen komentuko hormaren aurka jo du
Gaur arratsaldean sute bat eta auto istripu bat egon dira. Ipeñarrieta kaleko etxe baten atzealdean dagoen lokal batek su hartu du eta gasolindegian zegoen auto batek mojen komentuko hormaren aurka jo du. Gidariari esku-frenoa jartzea ahaztu zaio eta autoak errepidea eta espaloia gurutzatu ditu. Suteari dagokionez, suhiltzaileek berehala itzali dute eta ez da aparteko kalterik egon.