Jai eguna izanagatik, azken bi egunotan txosten epidemiologikoa kaleratu du gaur Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak. Urretxuren intzidentzia tasa 820,03koa da eta Zumarragakoa 672,03koa.
Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak ez ditu publiko egiten jai egun eta asteburuetan PCR eta Antigeno proben herrikako datuak, baina gaur, ezustean, txosten epidemiologikoa kaleratu du.
Urretxun sei positibo berri atzeman ditu (4 asteazkenean eta bi atzo) eta Zumarragan bederatzi (8 eta 1). Bi udalerriak eremu gorrian daude: Urretxuren intzidentzia tasa 820,03koa da eta Zumarragakoa 672,03koa.
Asteartean iragarriko du Eusko Jaurlaritza perimetralki itxiko dituzten herrien zerrenda, eta asteazkenean sartuko da indarrean neurri berria. Gaur-gaurko Urretxuk mugikortasuna mugatuta du, baina ez Zumarragak.