Gaur goizean Javier Garcia de Andoin Goierri kirol elkarteko lehendakaria hil da. Garcia de Andoinek 1998an hartu zuen kargua eta 23 urte hauetan asteko zazpi egunak eta eguneko 24 orduak elkarteari eman dizkio. Goierri kirol elkarteko bere lagunek “pertsona, lehendakari eta lagun ona” izan dela azpimarratu dute. Hileta elizkizuna bihar izango da, 19:00etan Urretxuko San Martin de Tours elizan.