Euskal Herri osoko mendizaleek urretxuar eta zumarragarrak Sareren ekitaldi honetan parte hartzera animatu dituzte

Sarek Euskal Herriko mendi tontorretara igotzeko deia egin du larunbaterako, bertatik presoen etxeratzea aldarrikatzeko. Euskal Herri osoan 650 mendi izango dira guztira, tartean Urretxu eta Zumarragako hainbat tontor: Oleta, Irimo eta Beloki. Irimora 10:00etan abiatuko dira Areizaga-Kalebarren plazatik, Belokira 10:30ean trintxeratik eta Oletara 10:30ean Agiñatik. 11:30ean argazkiak aterako dituzte tontorretan.
Urretxu eta Zumarragako mendizaleek, Euskal Herriko beste hainbat mendizale eta eskalatzaileekin batera, bideo bat egin dute bizilagunak ekitaldi honetan parte hartzera animatzeko.