Bihar egiteko asmoa zuten, Zuloaga baserriaren ondoko pagadian

Bihar udari ongi etorria emateko ekitaldia egitekoak ziren Urretxuko Zuloaga baserri ondoko pagadian, baina euria iragarri dute eta ekitaldia bertan behera utzi behar izan dute.
Oihane Vicente Agirrezabal dantzariak, Amaia Aranzabal Oñate biolinjoleak, Leire Jauregi Asha yoga irakasleak eta Ane Miren Ormazabal Barrios sortzaileak gidatu behar zuten ekitaldia. Datorren urtean egingo dutela hitz eman dute.