Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Maite Aguado: Japonia maite duen urretxuarra

Urretxu

Maite Aguado gazte urretxuarrak Japonia eta bertako kultura maite ditu. Bi aldiz egon da Asiako herrialde horretan eta Japoniera ikasten ari da. Bertan urtebete emateko bisa berezia lortu du.

2021/07/01
Otamotz

Euskaraz hitz egiten ikasi duten japoniarrak askotan ikusi ditugu telebistan, baina japonieraz hitz egiten ikasi duten euskaldunak ere badira. Maite Aguado urretxuarra, adibidez. Japonia eta bertako kultura maite ditu eta bi aldiz egon da Asiako herrialde hartan.

Aguadok Historia ikasi zuen. «Historian lizentziatua naiz, baina Filologia Japoniarra ikastea edo Asia Ekialdeko Ikasketak egitea ere buruan izan nuen. Garai hartan ikasketa horiek ez zeuden oso garatuta eta Historia ikastea erabaki nuen. Ondoren, master bat egin nuen, museologian eta kultura ondarearen kudeaketan».

Bartzelonako museo eta kultura zentroetan lan egin du, informazio puntuetan eta gidari bezala. Egun Urretxun bizi da eta kultur arloko enpresa batean lan egiten du. Gainera, japoniera ikasten ari da. «Unibertsitate garaian hasi nintzen, baina garai hartan ez zegoen japoniera ikasteko aukera handirik. 2014an berriro ekin nion, Bartzelonara joan nintzenean», azaldu du urretxuarrak.

ETBren eragina

Baina… nolatan Japoniarekiko halako miresmena? «Japoniarekiko dudan miresmena Asiako beste herrialde batzuetara hedatzen ari da: beste herrialde batzuk ere gustuko ditut. Nire lehen kontaktua Japoniako animea (marrazki bizidunak) izan zen, baina ez naiz oso otakua (frikia). ETBn Doraemon, Dragoi Bola… ematen zituzten eta asko gustatzen zitzaizkidan. Hala, manga (komiki japoniarra) ferietara joan izan naiz, baina azken urte hauetan nahiko utzita dut. Musika japoniarra ere asko gustatzen zait eta zineklubak hango zinemaz gozatzeko aukera eman dit».

Japonia beti izan du gustuko, baina 15 urterekin bertara joan zen eta orduan maitemindu zen herrialde hartaz eta bertako kulturaz. «Nire izeba Triniren ahizpa, Maria, Japonian bizi zen. Ahizpa eta biok bisitan joan ginen eta herrialdea erakutsi zigun. Kultura, artea, jendea, hizkuntza… dena interesgarria iruditu zitzaidan».

Are gehiago, herrialde perfektua iruditu zitzaion. «Zerbait asko gustatzen zaizunean, idealizatu egiten duzu. Herrialde perfektua iruditu zitzaidan: errespetua, protokoloa, komunitate izaera, kanpotarrekin abegikorrak dira… Baina bertako jendea eta kultura ezagutu ditudan heinean, ez dela horren herrialde perfektua ikusi dut. Dena den, zerbaitekiko pasioa duzunean, akatsak ere onartzen dituzu. Gainera, oso herri erakargarria da. Kontraste nabarmenak ditu, mendebaldeko bizimoduaren antzekoa dute, baina aldi berean gure oso ezberdinak dira».

Aguadok Japoniarekiko interesa geroz eta handiagoa dela uste du. «Herrian bertan Japoniarekiko interesa duen jende gehiago dago. Animezaleak, otakuak… ezagutzen ditut».

Dena den, inork ez du eraman Japoniarekiko pasioa berak bezain urruti. Urte asko daramatza japoniera ikasten eta B2 mailan dago. «B2 mailako klasean nago, baina nire maila erreala B1 dela uste dut. Eskolan gramatika, hiztegia… lantzen ditugu, baina zailena hitz egitea da eta hori da gutxien lantzen dena. Hori dela eta, hizketa klaseetara ere joaten naiz. Bartzelonan japoniarrekin gelditzeko aukera eduki nuen, turista japoniarrekin ere hitz egiten nuen…».

2019an egon zen azkenekoz Japonian. Ordurako, hizkuntza nahiko ondo menderatzen zuen. «Lagun batekin joan nintzen. Korea eta Japonia bisitatu genituen. Hizkuntzarekin nahiko ondo moldatu nintzen».

Itzultzeko asmoa du. «Working Holidays bisa eskatu nuen eta onartu egin zidaten. Pandemia dela eta, ezin ezin nintzen joan. Aurki joan ahal izatea espero dut. Bisa horrekin urtebete eman dezaket han. Helburua bertan lan egitea eta hizkuntza hobetzea da. Ondoren, enpresa batek lan bisatua egiten badit, denbora gehiago geldituko naiz».

Euskaldunak Japonia ezagutzera animatu ditu. Baita hango zinema ikustera ere. «Netflixen frikikeria asko daude, baina Hirokazu Koreedaren eta Naomi Kawaseren lanak, besteak beste, oso ondo daude. Bestalde, egia da euskarak eta japonierak antzekotasunak dituztela: aditza beti bukaeran jartzen dute eta sujetua hasieran. Gainera, hitz asko antzekoak dira».

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT