Kaskezur taldearen kontzertua bertan behera gelditu da, baina Oki Moki-rena eta Lie Detectors-ena arrakastatsuak izan dira
Tximista jaialdiak Izazpiko kirol parkea bete du. Jaialdia aurreikusitakoa baino motzagoa izan da, Kaskezur taldeak ezin izan baitu jo; positibo bat medio berrogeialdian daude eta ezin izan dute Zumarragan egon. Oki Moki-rekin eta Lie Detectors-ekin dantza ibili dira gerturatutakoak. Zarraparra kolektiboak, Motz tabernak eta Zumarragako eta Urretxuko udalek antolatu dute Tximista jaialdia.