
Atzo arratsaldean Anjela erraldoiaren aurkezpena izan zen. Iparragirreren emazteak lehen kalejira egin zuen, dultzaineroek eta haurrek lagunduta. Ondoren, Ederrena pilotalekuan, aurkezpen ekitaldia egin zuten. Bertsolariek bertsoak abestu zituzten eta erraldoiek dantza egin zuten. Gainera, bertaratuek Anjela Kerexetak emandako elkarrizketa bat entzuteko aukera eduki zuten. Horra hor Gotzon Aranburuk kalejiran grabatutako bideoa.